Aurreko edizioak izandako arrakasta kontuan izanda, datorren asteko ostiraletik igandera bitartean, hau da, urriaren 21etik 23ra, 'Gildaren asteburua' ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Ermuan. Ekimen hau udalerriko hainbat ostalaritza-establezimenduetan ospatuko da.
Ekimenari atxikitako establezimendu bakoitzak bere gilda proposamena prestatuko du, eta nahitaez pipermina izan beharko du osagaien artean. Udalak doan banatuko ditu piperminak parte hartzen duten lokalen artean. Herritarrek proposamen horiek dastatu ahal izango dituzte ekimenaren informazio-kartela duten establezimenduetan, 1,20 euroko prezioan.
Ekimen honetan parte hartu nahi duten ostalaritza-establezimenduek formulario honen bidez eman dezakete izena.
Merkataritza dinamizatzeko ekintzak
Gildaren asteburua koordinatzeaz gain, Mondragon Unibertsitateko Leinn gradutik sortutako Luma enpresak gure herriko merkataritzaren indarguneak bildu eta nabarmenduko dituen egutegi bat diseinatuko du. 5.000 unitate argitaratuko dira, eta udalerriko merkatariek abenduan banatuko dituzte bezeroen artean.
Birth Giving saio bat ere egingo da, Ermuko herriak merkataritza-sektorearen iritziz dituen erronkei buruz hausnartzeko eta proposamenak edo ideiak planteatzeko dinamika bat. Aukera ona da sektore bereko eragileen artean ideiak partekatzeko eta proposamenak egiteko.
Era berean, abenduko jaien barruan, urtearen agurra antolatuko da berriro, kanpai-hotsak aurreratuta eta 2023 berriari ongietorria emanda. Ekitaldi hori azken urteetan burutu izan da, parte-hartze handiarekin. Aurten abenduaren 17an, larunbatean, egingo da.