Gazte-gaztetik ekin zion arrantzale izateari. Gerra garaiko nerabe askok egiten zuten moduan, 14 urte bete ostean sartu zen Euzko Itsas Gudarosteko lerroetan, bere lehengusuarekin batera, Eusko Jaurlaritza engainatu ostean. Gazteegia zen gerrarko itsasuntzietan aritzeko. “Egin behar zan. Beti aurrera!”, da bere erantzuna, garai haietan hartutako konpromisoari oraindik irmoki ebatuz. Juan Azkarate Araukua bermeotarrak ederki asko gogoratzen ditu orduan bizi behar izan zituenak. Tartean, Matxitxakoko itsas bataila. non bouek -kanoiz hornitutako euskal bakailao-on-tziak- ezin izan zioten aurre egin Canarias gurutza-ontziari. Gertaera horretatik 85 urte pasatu dira, baina askok eta askok izan dituzte istorio hauek gogoan. Eta horrexegatik, eta Gera Zibileko gertakariek utzi zuten zauriak sendatzeko, Bermeok omenaldia egin zien atzo autogobernuaren, demokraziaren eta askatasunaren alde borrokan aritu ziren udalerriko miliziano eta gudariei. Plaka bat izango dute etorkizunean, udaletxearen horman, non egin zuten balentria oroituko duen herriak. Azkarate Araukuak bere 100. urtebetetzea ospatzen zuen egun berean -bizirik geratzen den itsas-gudari bakarra da- omenaldia egin zieten. Besteak beste, Aritz Abaroa alkatea, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria, Josu Erkoreka lehendakari ordea eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan ziren bertan.“Esaten dute denborak zauri guztiak sendatzen dituela, baina aitortu egin behar dugu denborari berari ere, denborak markatu behar dizkiogula. Sendatze prozesua ezin daiteke ahanzturaren eta itxitasunaren prozesu bihurtu. Zauriak justiziak eta aitortzak soilik sendatzen ditu eta, besteak beste, instituzioei dagokigu horretan lan egitea. Arrazoi horrek elkartu gaitu gaur, hain zuzen ere”, adierazi zuen Bermeoko alkate Abaroak. Eta gogoan izan zituen beste zenbait gertakari, hala nola Sollube mendian izan zeun bataila. “Gure herriaren haritzak tinko irauteko, sustraiak sakon eta sendo errotu behar ditu. Bide horretan izan behar dugu memoria are beharrezkoagoa dela etorkizuna bide egokitik eraiki ahal izateko. Izan zirelako gara eta garelako izango dira”, nabarmendu zuen. “Asko eta asko izan ziran autogobernuaren eta askatasunaren defentsan euren bizia emateko prest agertu ziran bermeotarrak. Azpimarragarria da guztiak, ideologia politiko desberdinen gainetik, helburu amankomunek elkartu zituztela: herriaren defentsak, legalki eratutako instituzioen defentsak eta herritarren askatasunaren defentsak”. “Zor genien horrelako omenaldia”, adierazi zuen.

Ekitaldian hainbat izan ziren sorpresak. Azkarate Araukuari kantatutako zorion abestiaz gain, honek zenbait opari jaso zituen. Baita Askatasuna dantza taldeak egindako aurrekua edota Bermeoko abesba-tzak kantatutakoak. Ikurrina ere igo zuten. Urkullu lehendakariak bere adierazpenetan azalarazi zuenez, “betebehar instituzional eta sozial bat betetzen dugu, betebehar politiko eta etiko bat: gerra bidegabea bizi izan zutenen egia eta duintasuna itzultzea”. Matxitxako elkarteko eta Euzkadiko Guda Itsas Armada Laguntzailean espezializatutako ikertzaile Juan Pardok egindakoak gogoratu ostean, zera esan zuen: “harro sentitzen gara, egoera txarrenean ere bizikidetza demokratikoa defendatu zuten pertsonen ahaleginaz. Egin zutena gogoratu eta etorkikizuneko belaunaldiei eman behar diegu, inoiz ahatzu ez dadin”. l

“Guri dagokigu memoria lantzea, gure aurrekoek zabaldutako bidetik zauriak sendatuz”

Bermeoko alkatea

“Betebehar instituzional eta sozial bat betetzen dugu, betebehar politiko eta etiko bat ere bai”

Lehendakaria