Maiatzaren 27tik ekainaren 9ra bitartean, Bidebarrieta Kulturguneak Liburuaren Azokaren baitan antolatutako hamar aurkezpen eta literatur hitzordu jasoko ditu. Topaketak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da gonbidapenak aldez aurretik erreserbatuz, Bilbao Kulturaren webgunean.

Hainbat egilek beren azken lanak aurkeztuko dituzte: Nazareth Castellanosen 'El puente donde habitan las mariposas' maiatzaren 27an, asteartea; duela gutxi Letren Asturiasko Printzesa Saria jaso duen Eduardo Mendozaren 'Tres enigmas para la organización' maiatzaren 30ean, ostirala; Manuela Carmenaren 'Imaginación la vida' ekainaren 2an, astelehena; Juan José Millásen 'Ese imbécil va a escribir una novela' ekainaren 3an, asteartea; Fernando León de Aranoaren 'Leonera' ekainaren 4an, asteazkena. Aurkezpen literarioen zikloa amaitzeko, Guillermo Arriagak 'El hombre' aurkeztuko du ekainaren 9an, astelehena.

Hamar aurkezpen eta literatur hitzordu jasoko ditu Bidebarrieta Kulturguneak.

Hamar aurkezpen eta literatur hitzordu jasoko ditu Bidebarrieta Kulturguneak. B. U.

Bidebarrietako Liburutegian Literaturarekin egindako topaketa hauek egileen arteko hiru elkarrizketekin eta 'Begiradak' zikloaren barruko topaketa batekin osatuko dira. Maiatzaren 28an, asteazkena, César Pérez Gellida eta Dolores Redondok mystic noir-ari buruz hausnartuko dute; maiatzaren 29an, osteguna, Mircea Cere eta Luisa Etxenikek beren azken eleberriak, "Theodoros" eta "Cuerdas", alderatuko dituzte; ekainaren 5ean, osteguna, Juan Cruz Ruiz eta David Uclések "Secreto y pasión de la literatura" eta "La península de las casas vacías", beren lanei buruz hitz egingo dute; eta ekainaren 6an, ostirala, Clara Usón eta Eider Rodríguez izango dira "Miradas: Errenderitik" topaketaren protagonistak, Idoia Jauregik moderatua.

Bidebarrieta Kulturgunean egingo diren hitzorduez gain, Udalak bi etxola izango ditu Areatza Pasealekuko Liburu Azokan: batean, udal argitalpenak egongo dira salgai, eta, bestean, Bilboko Udal Liburutegien Sareak Fondo Bilbao liburu erakusketa jarriko du. Bertan, 2023 eta 2024 bitartean Hiribilduari buruz bilbotarrek eta/edo hiriko argitaletxeetan editatutako liburuak daude.

Bilboko Udalaren laguntzarekin Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, aurtongo Liburu Azokak 56 etxola izango ditu maiatzaren 30etik ekainaren 8ra bitartean.