BILBO. 'Solokoetxe Magikoa' programaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago jada. Familian magia egiteko ikastaroa
Bigarren urtez jarraian deituko da jarduera hori ” programaren barruan. Prestakuntza ikastaroa Asier Kidam mago gasteiztar gazteak gidatuko du. Sarrerako azterketa gainditu ondoren, Sociedad Española de Ilusionismo izenekoan sartu zen 17 urterekin, eta mago profesionala da 19 urte zituenetik.
Asier Kidam, etengabe truku berriak sortzen eta klasikoen bertsioak egiten edo istorioak idazten ari den magiaren profesionala da, bere magia umore ukituarekin janzteko. Magia eta dotoretasuna uztartzen ditu, ironia fin eta samurtasun nahasketa den bere ukitu pertsonalarekin.
Jarduera bata bestearen osteko hiru ostiraletan izango da, azaroaren 9, 16 eta 23an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Solokoetxeko Institutuko liburutegian. Aurretik izena eman eta matrikula gisa 2 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta Solokoetxeko Kultur Elkartearen instalazioetan egin daiteke, bertara joanda (astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:30era), edo herritarren arretarako telefono zenbakiaren bitartez: 010 / 944010010, azaroaren 7a baino lehen.
Tailerrean magia jokoak egiteko sekretuak azalduko dira. Horrela, lehenengo jokoa egingo da, gero azaldu, bikoteka edo banaka entseguak egin eta, amaitzeko, gura dutenek, gainerakoen aurrean aurkeztu ahal izango dute, euren berbaldia, bromak edo xehetasunak gehituz. Ikastaroan magia baliabide errazak erabiliko dira, goma elastikoak, klipak, papera eta kartak, besteak beste.
Programa azaroaren 30ean itxiko da, Solokoetxeko Institutuan egingo den magia ikuskizun handiarekin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta Asier Kidam izango da galaren protagonista nagusia. “” familia osoari eskainitako ikuskizun elebiduna da, Asier Kidamek bere azken sorkuntza lanak erakutsiko dituen benetako esperientzia magikoa. Umoreari eta ondo zaindutako soinu bandari esker, ikus-entzuleek mirari txikiez gozatu ahal izango dute. Mota guztietako gaitasunak dituen uztaia, ardi jostalariak? eta baita magia egiten duen pelutxea ere.