BILBO. José Luis Peralesek 2020ko maiatzaren 20an kontzertua eskaini beharra zuen Bilboko Euskalduna Jauregian, aurreikusita zegoen bezala. Baina, koronabirusak eragindako alarma egoera dela eta, Osasun Ministerioak leku itxietan egin beharreko eta jende multzo handiak biltzen dituen jarduera guztiak bertan behera utzi behar izatea erabaki du. Horregatik, ezin izango da ekitaldia aurrera eraman eta, beraz, bai Euskalduna Jauregiak eta bai José Luis Peralesen lan-taldeak data berri bat bilatu dute. Horrela, kontzertua 2021eko otsailaren 24an ospatu egingo da.

Sustatzaileak adierazi duenez, lehentasuna ikus-entzuleen, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzan parte hartzen duten guztien osasuna eta segurtasuna babestea da, eta baita osasun arloko agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren gainditzeko eta jendeak bere eguneroko bizitzarekin normaltasun osoz jarraitu ahal izateko.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).

Bilboko Euskalduna Jauregiak barkamena eskatu egin die José Luis Peralesen kontzertura joateko sarrerak erosi zituztenei aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.