Aimar Bretosek Pepe Mujika goraipatu asmoz ipuintxoa jarri zuen mikrofonotan, hego Amerikako elezahar motz-eder bat hain zuzen: “Egun batean sute handi bat izan zen oihanean. Abere guztiek ihes egiten zuten, sua ikaragarria zen eta, bat-batean, jaguar batek kolibri bat ikusi zuen bere buruaren gainetik pasatzen, baina kontrako norabidean. Sutara zihoan hegan. Handik gutxira, kolibria jaguarraren gainetik pasa zen berriro, baina oraingoan ibairantz. Harriturik, jaguarra kolibriari begira gelditu zen, eta ikusi ahal izan zuen ibaitik oihanera zihoala sutara, eta sutik ibaira, horrela zenbait aldiz. Jaguarrak galdetu zion arte: Zer egiten duzu kolibrian? Eta honek erantzun zion: Lakura noa, ura mokoarekin hartu eta sutan botatzen dut sutea itzaltzeko. Jaguarrak irribarre egin zion eta esan: Erotuta zaude, uste duzu zuk bakarrik itzaltzea lortuko duzula zure moko txikiarekin? Kolibriak erantzun: Ez, badakit nik bakarrik ezin dudala baina nire zatiari dagokiona egiten dut”. Ederra, motza, polita. Eta beste batzuk, bere esaldi batzuk ezin ahaztukoak alajaina, argitara eman dute, hola nola: Principio del formulario

Pobreak ez dira gutxi daukatenak, pobreak dira asko nahi dutenak. Ez naiz pobrezian bizi, austeritatean bizi naiz, uko egitean. Gutxi behar dut bizitzeko. Bizitzaren etsaiak barnean daramagun beldurrak dira. Mundua aldatu nahi zuen belaunaldi batekoa naiz, zapalduta, garaitua izan nintzen, baina oraindik ere amesten dut borrokak merezi duela, jendea apur bat hobeto eta berdintasun sentsazio handiagoarekin bizi dadin. Bakea barruan daramadan herrikidea. Ez dago menpekotasun onik, maitasunarena izan ezik. Biologikoki baikorra naiz, bizitza eta gizadia maite dut, baina intelektualki nahiko ezkorra naizela beldur naiz gizakiek eginiko kaka konpondu ez ote duten. Ez zaitez nekatu ona izateaz, ez du askotarako balio eta, baina norbere buruaz ez damutzeko balio du. Ez da egia guztiontzat baliabiderik ez dagoenik, ez dagoena lotsa da. Jakintsua.