GETXO. Udalak esklusio-egoerak prebenitzeko eta artatzeko, eta pertsonen eta familien gizarteratzea sustatzeko udal gizarte diru-laguntzen oinarri arautzaileak. Udalaren Laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira, gastu espezifikoei edo apartekoak diren gastuei aurre egiteko nahikoa baliabide ez dituzten udalerriko bizilagunentzat. Hauen barruan daude COVIDak eragindako gastuei aurre egiteko laguntzak, ekonomia zaurgarrienak arriskuan jar ditzaketenak. Udalak une honetan 180.000€ onartu ditu laguntza hauetarako, eta aurrerantzean Getxo Ekinez Planaren diru gehiago bideratuko du, behar guztiei erantzuna emateko.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, aurretik dagokion Gizarte Langileak egindako beharren hasierako balorazioan oinarritutako nahitaezko aldeko balorazio profesionala behar da, COVIDak eragindako gastuen kontzeptuari dagokionez izan ezik. Izan ere, eskatzaileek (adin nagusikoak) Udaleko Gizarte-langilearekin aurretik adostutako Arreta pertsonalizatuaren plan batean parte hartu behar dute, “laguntzen aparteko izaera dela-eta, prestazioak egoera zehatz batzuk hobetzeko tresnak edo instrumentuak dira, eta hobetzeko ibilbide oso batean kokatzen dira”, azaldu du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Eskatzaileek ondasun higiezinak %100eko jabetzan ez dute eduki behar, edo Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren araudian ezartzen direnak eta laguntzaren modalitate bakoitzerako baldintza espezifikoak bete beharko dituzte.

LAGUNTZEN MOTA

Laguntzak etxebizitzari lotutako beharretarako izango dira (ostatua, eta etxebizitzari eusteko eta kontserbatzeko), laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko (diruz laguntzen ez dituzten prestakuntza-prozesuen eta/edo lan gaikuntzaren ondoriozko gastuetarako, haurtzaindegietara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jarduerak medio sortutako gastuetarako), eta beste mota bateko laguntzetarako (elikadura, jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osasun-arloko premietarako, arreta pertsonalizatuaren plana bultzatzeko gastuetarako, eta koronabirusak eragindako gastuetarako, besteak beste, higiene produktutarako edo ikasturteko gailu elektronikotarako).

ESKAERAK

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 10era egongo da zabalik eta koronabirusak eragindako gastuengatik maiatzaren 24etik aipatutako datara arte da. Eskaerak Getxoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan entregatu beharko dira, eta koronabirusagatik eragindakoak Herritarrei arreta emateko edozein bulegotan ere, beti aurretiko hitzorduarekin. Hori telefonoz eskatzeko zenbakiak dira 944660153 Romo-Areetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, 944660101 Algorta-Negurirako, 944660130 Getxo-Andra Marirako, eta 9446620099 Herritarren Arretarako Bulegoetarako.

Laguntzak justifikatzeko, laguntza izan duten kontzeptuen inguruko ordainagiriak eta/edo fakturak aurkeztu beharko dira. Gehieneko epea 2022ko urtarrilaren 31a izango da.