BILBO. "The Serious Battle" txapelketa bueltan da Bilborock-en. Iaz arrakasta itzela izan zuen break dance txapelketaren bigarren edizioa hurrengo larunbatean, hilak 5, ospatuko da. Pasaden urtean 41 lagun hartu zuten parte lehiaketan. Ekitaldia 16:30etan hasiko da, eta 23:00k inguru amaitzea espero da, Atenea Warriors rap-taldearen kontzertuarekin. Txapelketa Bilboko Udalak abiarazitako Ideiak Martxan programaren barnean dago.

LEHIAKETA ETA ERAKUSKETA

Lehiaketa, beraz, 1vs1 kanporatze-norgehiagoken ereduaren arabera gauzatuko da: lehenik, hautapen-txanda bat egingo da, eta parte hartzaile guztiek erakutsi beharko dituzte beren antzeak, epaimahaiak ekitaldiko 16 onenak hauta ditzan.

Hautatutako pertsona guztiak lehiatuko dira elkarren aurka binakako txandatan. Irabazleak, hala, finalera igaroko dira.

Epaimahaia hiru gaztek osatzen dute, zeintzuek esperientzia handia bildu baitute era horretako lehiaketetan: bi, mutilak dira, Kaos, Venezuelakoa, Fresh Fer, Gijongoa eta, Raza, Murtziako neska bat. Epaimahaia osatzen duten pertsonek break dance erakustaldi bat egingo dute lehiaketari ekin baino lehen.

Ekitaldiari amaiera emateko, kontzertu bat izango da, Atenea Warriors rap-talde bilbotarraren eskutik. Gumy speaker katalanak girotuko du ekitaldia; Gumyk harreman estua du break dance-aren munduarekin.

Ekitaldia doakoa da, bai parte hartzaileentzat, bai ikusleentzat, eta sarrera librea da, lekua bete arte; hala ere, parte hartzeko izena eman beharra dago. Ekitaldiaren egun berera arte dago epea izena emateko, esteka honen bidez: https://bilborock.typeform.com/to/Teniq3

Lehenengo geratzen denak, 300 euroko saria irabaziko du; bigarrenak, 150 eurokoa, eta, hirugarrenak, ustekabeko sari bat Edonora arropa-dendaren kontura, zeinak, bigarren urtez ilaran, ekimen honetan lagunduko baitu.

EKIMENAREN SUSTATZAILEAK

Ekimenaren sustatzaileak Eneko Redondo eta Scarlet dira, zeintzuek 10 urte baino gehiagoko esperientzia bildua baitaukate Hip Hop kulturaren eremuan, bereziki Breaking modalitatean. Bizimodu profesionalean nahiz bestelakoan dute konpromisoa musika mota horrekin.

“IDEIAK MARTXAN” DEIALDIA

"Ideiak Martxan" Bilboko Udalaren ekimen bat da, gazteekiko topalekuak eragin nahi dituena, haiek udal-programazioan parte hartzera bultzatuz. Parte-hartzaileen adina 14-35 urtekoa izango da, eta proposamenak banaka edo taldeka aurkez daitezke; taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.

“Ideiak Martxan” programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidal ditzakete euren proposamenak, mezu elektroniko bat helaraziz ideiakmartxan@bilbao.eus helbidera nahiz bilbaogazte.bilbao.eus web-orriaren bidez.. Proposamenak jaso ondoren, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek proiektuak jorratuko dituzte egileekin batera, bideragarritasuna aztertu eta, gauzatzeko modua ikusiz gero, gauzatzeko.