BILBAO. Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean "Yo fui a EGB" musika ikuskizunerako. Bilbobusen linea berezia Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko. E7 linea 10 minututik 10 minutura abiatuko da Plaza Biribilaren ingurutik kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik eta amaieran.

30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute, geraleku bat izango baitute, kontzertua amaitzean, Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunean.Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du pertsonen artean, eta horretarako jarri du autobus-zerbitzu berezia Bilbao Arenaraino.

Bihar, larunbata, E7 lineak 18:00etatik 10 minutuko maiztasuna edukiko du eta ekitaldia amaitu bezain laster. Kontzertua amaitzean, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute “, Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.