Sestaoko Udalak 227.444,93 euroko aurrekontua bideratu du 1 zenbakiko Labe Garaiko bisita gidatuen programa indartu eta zabaltzeko 2026ko ekitaldian. Horretarako, 145.000 euroko dirulaguntza eskatu dio, Turismo Arloaren bitartez, Eusko jaurlaritzari. Gainerako 82.444,93 euroak 2026ko udal-aurrekontuaren kargupean finantzatuko dira.
Zertan inbertituko da?
Eskaera ez da oraingo zerbitzuari eusteko bakarrik, bai eta jauzi kualitatibo bat emateko ere 1 zenbakiko Labe Garaiarekin lotutako esperientzia turistikoan. Hala, zenbait jarduketa estrategikotan antolatzen da:
- Memoria egitea Labe Garaia ERIH (European Route of Industrial Heritage) Europako sareko Anchor Point izateko, nazioartean bere posizioa indartuz.
- Azterketa bat sormeneko huba abian jartzeko Ikastunen Eskolan, industria osteko testuinguruetan artearekin, teknologiarekin eta hiria suspertzearekin erlazionatuta.
- Bisitarien Interpretazio Zentroko aretoa oso-osorik egokitzea, irisgarritasuna, segurtasuna, klimatizazioa, museoa eta esperientzia berrietarako egokitzapen teknikoa barne.
- Errealitate birtualean eta bideomapping deritzanean murgiltzeko esperientziak sartzea eta ekipamendu teknologikoa, ikus-entzunezko eta argiteria aurreratuarena ere bai 2026ko ekainerako.
Jarduketa hauei esker, Labe Garaiari atxikita dagoen produktu turistikoa zabaldu eta modernizatuko da, bisitaren kalitatea eta erakartzeko gaitasuna hobetuz.
Udal-zerbitzu turistikoa indartzea
Proiektuak dagoeneko finkatuta dagoen egitura turistikoa erabiliko du: Labe Garaiko Bisitarien Harrera Zentroa eta Udaleko Turismo Bulegoa.
Gaur egun, gutxienez sei bisita iraunkor antolatzen dira astebururo, eta bisita gehiago, astean zehar, hala eskatuz gero, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Helburua da zerbitzua finkatu eta profesionalizatzea produktu turistiko egonkor eta lehiakor gisa, hazkuntza-gaitasunarekin.
2026. urtean bisitak kudeatzeko udal-partidak zerbitzuaren arretarako eta sustapenerako ezinbestekoak diren giza baliabideak (kudeatzaile turistikoa, informatzaileak eta gidak) eta bitarteko materialak estaliko ditu.
Industria-turismoa garapen ekonomikorako ardatz gisa
1. zenbakiko Labe Garaia Sestaok duen aktibo bereizgarri nagusietako bat da esparru metropolitarrean eta Euskadin. Erreferentziazko produktu turistiko egituratu bihurtzeak ez dio ondare-logikari bakarrik erantzuten, bai eta estrategia argi bati ere ekonomia dinamizatzeko, bisitariak erakartzeko eta herriko saltokietan eta ostalaritzan jarduera sortzeko.
Gorka Álvarez alkateak aipatu du “Sestaok aukera duela Euskadin industriaturismoaren erreferentzia gisa finkatzeko. Eskaerarekin beste urrats bat egin nahi da: gure aktibo turistiko nagusia profesionalizatzea, modernizatzea eta proiektatzea Europara”.
Eskaera honi esker, Udalak bere apustua berresten du turismoaren alde, tokigarapenerako politika eraginkor modura Sestao jomuga berezitzat jotzeko Europako industria-maparen barruan.