Aurreko edizioak izandako harrera ona kontuan izanda, Sestaoko Udalak martxan jarriko du, Berdintasun arloaren bitartez, Emakumeentzako Jabekuntza eta Prestakuntza Feministarako Eskolaren edizio berri bat. Astelehen honetan, irailaren 15ean, irekiko da izen-emate epea.
Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzi Yosune Serapiok gogorarazten duenez, "eskola hori Berdintasun Zerbitzuan daukagun irismen eta inpaktu handieneko tresnetako bat da Sestaoko emakumeen jabekuntzarako, eta bertan espazio bat sortzen da parte-hartzaileak praktika eta teoria feministetan murgildu, partekatu, hausnartu eta elkarrengandik ikasteko, horrela, programak denbora eskaintzen die bertan aritzen diren emakumeei norbera eta elkar zaintzeko".
Edizio honetan, eskolak ikuspegi intersekzional berria txertatu du, bere irismena zabaltzeko. Hala, bi hitzaldi/tailer egongo dira zabalik herritar guztientzat, eta haietan parte hartzeko ez da izena eman beharko aldez aurretik.
Hitzaldiak
Lehenengo hitzaldiaren izenburua da “Begirada feminista Palestinako genozidioaren aurrean”, eta Irene Zugasti analista politiko eta kazetariak emango du. Hizlariak gaur egungo gerra-erregimena ikuspegi feministatik aztertuko du. Ekitaldia urriaren 2an egingo da, Udal Liburutegiko ekitaldiaretoan, 18:30ean.
Bigarren hitzaldi/tailerraren izenburua "maitasunerako eta desamodiorako elkarrizketak" da, eta Saioa Hernandez eta Iker Bonilla sexologian adituek bideratuko dute. Jarduera honetan gatazka afektiboak kudeatzeko modua aztertuko da, azaroaren 5ean, 12an eta 19an egingo da, 18:30ean, Liburutegiko ekitaldi-aretoan.
Tailerrak
Ahalduntze eta Prestakuntza Feministako Eskolaren denboraldi berriko programazioan emakumeentzako bi tailer ere sartuko dira, eta horietan parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik.
Lehenengo tailerra emakume migratuentzako topagune eta prestakuntza-gune gisa sortu zen. Cony Carranza Castro, Nathalie Bejarano Castro, Ariana Larrondo eta Patricia Verdes Gimenezek zuzenduko dute. Tailer honetako saioak urriaren 17an eta 24an egingo dira, ostiraletan, eta azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 17:30etik 19:30era, zehazteke dagoen leku batean.
Bigarren tailerra dibertsitate funtzionala duten emakumeei zuzenduta dago, eta gorputza aztertuko du jabekuntzarako lurralde gisa. Naiara Loyk emango du, Sestaoko AFISES elkartearekin koordinatuta. Urriaren 21ean eta 28an eta azaroaren 4an, 11n eta 18an egingo da, 16:30etik 18:30era, AFISESen lokalean (Iparragirre kalea, 2).
Sestaoko edozein auzokideri zuzendutako gainerako tailerrak gorputza, autonomia eta teoria feministak lantzera bideratuta daude:
- “Eskuak argitara” tailerra, Paz Carbajosa Dalmauk zuzenduko du, urriaren 13, 20 eta 27an, azaroaren 3, 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, Vicente Uribe Mintegian. Tailer honen helburua emakumeak elektrizitatearen mundura hurbiltzea da, konponketa txikiak egiten ikas dezaten.
- “Qi Gong-aren (Chi Kung) hastapenak” Amandretao elkarteak emango du asteazkenetan, urriaren 22an eta 29an, azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, eta abenduaren 3an, 10ean eta 17an, 18:00etatik 19:30era, zehazteke dagoen leku batean. Tailer honek emakumeak Qi Gong (Chi Kung) praktikara hurbilduko ditu.
- "Feminismoan murgilduz", Aitziber Aginagalde Bilbaok bideratuko du ostegunetan, urriaren 9, 16, 23 eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara, Udal Euskaltegian. Tailer honen helburua da feminismoaren hastapenak, borrokak, diskurtsoak eta mugimenduaren bilakaera aztertzea.
- "Ene baitan dudan lurra: irakurketa feministen tailerra", Garazi Basterretxea Barea eta Celeste Lourdes Agüero Gonzalezek zuzenduko dute, larunbatetan, Urriaren 25ean, eta azaroaren 8, 15 eta 22an, 16:30etik 18:30era, Udal Liburutegiko auditoriumean. Jarduera honek liburuak elkarrekin irakurtzeko eta horiei buruzko gogoeta egiteko gune bat proposatzen du:
- Cometierra - Dolores Reyes
- El manifiesto de las mujeres viejas - María Luz Esteban
- Las malas - Camila Sosa Villada
- Material de construcción - Eider Rodriguez
Ez da beharrezkoa liburuak aurretik irakurtzea, baina tailerraren bideratzaileek gomendatu egiten dute.
"Gorputz-ahalduntze feminista", Sandra Arroyo Cruzek emango du urriaren 14, 21 eta 28an, azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean eta abenduaren 2an, 18:30etik 20:30era, zehazteke dagoen leku batean. Bizipen-tailer honek begirada feminista eskaintzen du gorputzarekin birkonektatzeko, gorputzadierazpenaren, ahotsaren, arnasketaren, masajearen eta erlaxazioaren bidez.
Izena emateko epea
Izena emateko epea irailaren 15ean hasi eta irailaren 25ean amaituko da. Plazen zozketa eta berrespena irailaren 29tik urriaren 3ra egingo dira. Izena emateko, Udalaren webgunean eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da, eta inskripzio-orria posta elektronikoz bidali Berdintasun Zerbitzura (berdintasuna@sestao.eus) edo eskura entregatu berdintasun-zerbitzuan (Castaños eraikineko 2. solairua).
Deskribatutako ekintza guztiek haurtzaindegi-zerbitzua izango dute, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazita.