Aurrera doa Sestaoko Udala hirugarren adinekoen ongizatea eta bizi-kalitatea jarduera fisikoaren bidez hobetzeko helburuarekin. Ostegun honetatik larunbatera bitartean, hau da, maiatzaren 15etik 17ra, Sestaok Adineko Persona Aktiboen Astearen edizio berri bat ospatuko du.

Aurten zortzi urte bete dituen proiektu hori Udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, adinekoen autonomia fisikoa eta psikikoa luzatuko duen bizimodu aktibo eta osasungarria sustatze aldera.

Oraingo honetan, programazioak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola hirugarren adineko sexualitateari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat, indarra lantzeko tailer bat, mindfulnnes lantegi bat eta erorikoak saihesten ikasteko bi tailer.

Bestalde, Adineko Pertsona Aktiboen Astearen barruan, ariketetan banda elastikoak erabiltzeari buruzko eskola magistral bat egongo da, Juan Carlos Colado Gorputz Hezkuntzako eta Kiroletako doktoreak emango duena.

Programazioa amaitzeko, maiatzaren 17an, larunbatean, Asteko ekitaldi nagusia egingo da: Adineko Aktiboentzako ohiko Kirol Topaketa.

Basauri, Getxo, Erandio, Astrabudua, Santurtzi, Kabiezes, Leioa eta Sestaoko adinekoen gimnasia-taldeak senidetasun-jardunaldi batean elkartuko dira, elkarrekin kirola egiteko.

Programari hasiera emateko, 09:30ean, adinekoen talde guztiei harrera zaie Kasko plazan, eta, ondoren, Las Llanas kiroldegian lanari ekingo diote, haientzat antolatu diren txandakako spinning, pilates, eta koordinazio-ariketen tailerretan.

Bazkaltzeko etenaldiaren ondoren, taldeak Kasko plazara joango dira eta, bertan, arratsaldeko 5etatik aurrera, ikasi dituzten koreografien erakustaldia eskainiko diote bertako publikoari.​