Birziklatu ezin den zaborrarentzako 167 edukiontzi eta papera eta kartoia uzten denerako beste 56 edukiontzi berri jarriko ditu Muskizko Udalak herrian zehar, zaborrontzi zaharrak ordezkatuz. Gainera, edukiontzi horiei beste 56 gehitu beharko zaizkie hondakin organikoak biltzako edo edukiontzi marroia.
Zehazki, udalaren eskumenekoak diren edukiontzietan ari da lanean Udala. Hau da, errefusa, papera eta organikorakoak. Bada berezitasun bat: imanen sistema berritzaile bat dute, lurrean sendo finkatzen dituena, eta, ondorioz, ez dira mugitzen edo iraultzen haize-bolada gogorren aurrean. Edukiontziaren hanketan jarritako 4 iman dira, lurrean kokatutako metalezko plaka batzuen gainean jartzeko. Izan ere, bereziki haize-bolada handiak dauden lekuetan, ohikoa da edukiontziak ikustea errepidearen erdigunera edo ohikoa ez den leku batean.
Edukiontzi horiek Muskizera urte honen amaieran iristea aurreikusten da. Udalerriko kaleetan jartzen direnek dagoeneko izango dute eusteko sistema hori. Dagoeneko hasita dagoen ezarpena progresiboa izango da, eta lehentasuna emango zaie bereziki haize-arriskupean dauden eta batzuetan edukiontziekin arazoak izan dituzten guneei.
Edukiontzi horiek, gainera, irisgarriagoak dira mugikortasun urriko pertsonentzat. Izan ere, irekitzeko ohikoa den pedalaz gain, 90 zentimetroko altueran kokatutako eskuzko palanka bat dute, errazago erabiltzeko, baina baita edukiontziaren beraren edukiera handitzeko ere, irekiera handiagoa ahalbidetzen baitu.
Ordezkapen horren kostua udalerrian hondakinak biltzeaz arduratzen den enpresarekin egindako kontratuaren barruan dago, eta, beraz, ez du kostu erantsirik izango udal-kutxetan.
Gasteizko ikasleek garatu dute sistema berritzaile hori. Izan ere, Muskizek dagoeneko baditu edukiontzi imandu horiek. Gainera, eraiki diren materialak birziklatuak dira, eta, beraz, beste urrats bat dira ekonomia zirkularraren aldeko apustuan.