Lekeitio. Lekeitioko Usotegi Egunaren zortzigarren edizio “arrakastarekin” itxi zen, antolatzaleen esanetan. Hainbat izan ziren egunean zehar antolatu ziren ekimenak –30 lagunentzako paella, atxur jaurtiketa, umeen jolasak, gaztaren lehiaketa, kalabaza txapelketa aurtengo proiektu berrien azalpena...– eta jendetza batu zen ortuaren inguruan, “egun ederraz gozatuz”. “Jakoba Errekondoren solasaldiarekin amaitu dugu aurtengo ekitaldia”, nabarmendu zuten parte hartzaileek. Argazkia: Lekitto Bedarra