Lea Artibai Amankomunazgoak eskualdeko hainbat udalerritako zabor bilketaren ardura duela gauza jakina da. Horixe da eskualdeko erakundearen zeregin nagusienetakoa. Azaldu dutenez, "herri batzuetan, zabor mota guztien kudeaketa burutzen du, beste batzuetan, ordea, gai konkretu batzuen sailkapena eta zabor bilketa". Dena dela, eskualdean, izkoan hondakin guztien kopuru osoa, 2,33% igo egin da, 9.146 tonatik 9.365 tonara pasatuz. "Igoera honek, azken bost urteetako joera aldatu duela2 nabarmendu dute.
"Errefusaren kasuan, joera berdina erakusten du. 2020tik 2021ra %2,74 gehiago batu da, diotenez. Hau da, 5.051 tomatik 5.193 tonara pasatu da eskualdea. Organikoari dagokionez, Lea Artibaiko Amankomunazgoko arduradunek zera azaldu dute: 969 tona batu dira. "Bizkaiko eskualde guztietatik gehien batu duen" eskualdea da Lea Artibai. "Inguruan Ondarroa da gai organiko gehien batzen duen udalerria eta Lekeitio bigarrena. Honetaz gain, organikoaren karakterizazioa egin da eta edukiontzietan bildutako organikoa kalitate oso oneko dela ondorioztatu daiteke (bestelako hondakin gutxi agertzen dira)". Dena dela, "oraindik batzen ditugun hondakinen zatikirik ugariena errefusa da, "hau da, 2021 urtean hondakin poltsa osoaren %55,46a da. Herriz herri datu hau aldatzen da, eskualdeko datu txikiena Ondarroakoa da, 53,26%koa, eta handiena Ispaster, 67,85%koa".
Gune mugikorraren datuei erreparatuz, Lea Artibai Amankomunazgoak herriz herri, larunbatetan, "gune mugikorra jartzen du udalerriko erdigunean biztanlegoak etxean bildutako material berezi edota arriskutsuak atera ditzaten". Guztira 271 erabiltzaile izan direla zehaztu dute, gehienak lekeitiarrak (84), ondarroarrak (74) eta ispastertarrak (41). Bestetik, konpostajearen datuak ere eman dituzte. "2021 urtean hiru aldiz ekarri da konpost kontainerra Bizkaiko Foru Aldundiko konpostegitik Andonegiko tejabana azpira", diotenez. "Konposta hartu nahi izan dutenak, eskari egin behar izan dute Amankomunazgoak traste zaharrak batzeko telefonoan. Eskari onartu ondoren, baimenae maten zaie Andonegiko pabelloiaren atzealdean dagoen kontainerretik hartzeko". 2021 urtean 291 eskari egon direla azpimarratu zuten. Azkenik, autokonpostagailuei eta auzokonpostagailuei buruzko datuak eman dituzte aditzera. Azken hauei buruz, Amankomunazgoko udalerrietan 10 auzokonpostadore daude bost udalerritan banaturik. Esan behar da, erabiltzaile kopurua gutxitzen doala urtetik urtera", azaldu dute.