Hilabete osoko edota hamabost eguneko txandetan, Urdaibai Bird Center, Oruetako padura gainean kokatutako Gautegiz Arteagako ornitologia zentroa uda parterako boluntarioen bila abiatu da beste behin, Ekainaren 1etik eta irailaren 30 arte, gaztetxo askok izango dute programan parte hartzeko aukera. Euren ikerketetatn parte hartzeko izateaz aparte, ingurune zoragarriaz gozatzeko parada emango dute. Zentrotik adierazitakoaren arabera, "boluntario-tza?programa honen helburua ingurumenarekin eta naturako turismoarekin lotutako arloetan pertsonak prestatzea eta heztea da, horrela, ingurumen?hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak gara ditzaten".

Urtero legez, boluntarioek funtsezko diren zereginetan trebatzeko aukera izango dute. Zehazki, hauek izango dituzten zereginak: ? Ingurumen?hezkuntza eta Urdaibaiko natura? baliabideen dibulgazioa, bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak antolatzea, padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak egitea, hegaztien jarraipen? eta monitorizazio? proiektuetan parte hartzea eta habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea. Euskal Herri eta Estatu osoko gazteak har-tzen dituzte, nahiz eta parte-hartzaile izan nahi dutenek zenbait betebehar izango dituzte. Hauen artean dira "zergatik parte hartu nahi" dute esplikatzea, "esperientzia eta ezagu-tzak izatea ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean, jendearen arretako esperientzia, hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa) eta Urdaibaiko Biosfera erreserbako natura?balioei buruzko ezagu-tzak izatea".

Azaldu dutenaren arabera, "kanpainan parte hartzen duten pertsonek Urdaibai Bird Centerren instalazioetan ostatu hartzeko aukera izango dute. Mantenua eta joan?etorriak boluntarioaren kontura izango dira". Zentroaren inguruan, gainera, "aparteko edertasun? eta berezitasun?lekuak bisita daitezke: Santimamiñeko haitzuloa, Ogoñoko kostaldeko itsaslabarrak, Laidako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak...". Argitu dutenez, izena emateko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik, eta ekainaren 11n jakinaraziko zaie hautatuei.

"Ekainaren lehenengo 2 txandak aukeratzen dituzten pertsonei maiatzaren 25ean hautatuak izan diren jakinaraziko zaie", nabarmendu dutenez. Eta boluntariotza amaitutakoan, "parte?hartzaileek boluntariotza?aldian egindako lanen gaitasun? ziurtagiria jasoko dute". Izena emateko edota informazio argigarria jaso ahal izateko www.birdcenter.org webgunea izango da erabilgarri.