Iaz hasitako Larrotegiko futbol zelaiaren hobekuntza lanek aurrera egingo dute uda honetan, egitasmoa osoki amaitu ahal izateko. Iazkoan egindakori amaiera ematea espero du Lekeitioko udalak. Izan ere, obrak bi fasetan gauzatuko dira, lehenengoa 2021eko egin zen eta bigarrena 2022ko uda honetan egingo da. Toki-administrazioko arduradunek gaineratu duten moduan, "egunotan obra honi dagokion lizitazioa argitaratuko da eta lanek hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da". Lizitazio honetarako gutxi gora behera 455.000 euro bideratuko ditu Udalak, aurtengo aurrekontuan sartu duten partida izanik. "Iaz egindako lanak kontuan izanda, guztira bi fasetan futbol zelaian 625.000 euro inguruko inbertsioa" egingo dela jakinarazi dute.

Garrantzizkotzat jo zuten Larrotegiko obra egin ahal izatea udaletik. Berdegunea, eta baita azpiegiturak, ez zeuden egoerarik onenean, eta lesioak eragiten zieten herriko taldeko jokalariei. Bada, iazko udal egindako lehenengo fasean "harmailak, aulkiak, argiteria eta ureztapen berriztu ziren". Eta "soropila handitu ahal izateko beharrezko ziren aurretiazko lanak egin ziren" orduantxe. 1995eko irailaren 4an inauguratu zen futbol zelaiak 25 urte beteko zituen 2020. urtean, eta hori dela eta beharrezkotzat jo zuten berrikuntzak egitea. Denboraren poderioz, "beharrizanak ere gehitzen joan direla" azaldu zuten. Zelairen erabiltzaileen zenbakiak ere goraka egin du azken urteotan. Azpiegitura Lekeitio Futbol Taldeko taldeek erabiltzen dute egunero.

Bigarren fasean egingo diren lanak "bi arlotan banatuko" direla azaldu dute. "Alde batetik, jokalekuari dagokionez, soropil edo belar zaharra kendu eta berria jarriko da, ekipamendua (porteriak eta markagailua) eta aspertsoreak berriztuko dira eta jokalekuaren oinarria egokituko da". Bestalde, aldagelen eraikina ere egokitu egingo dela adierazi dute udal arduradunek, dutxetako sakagailuak eta hustubideak aldatuko dira, eta eserleku zein ateak berriztuko dira.

Azkenik, kanpo aldetik, egitura metalikoa eta hormak margotuko dira, megafonia instalazioa berriztu, larrialdietako argiak jarriko dira, ureztatze sistemarentzako presio-talde bat instalatuko da eta aldagelen aurrealdeko espaloia handituko da. Horrela, Larrotegi itxuraldatzea aurreikusten dute, bere gaur eguneko irudia berrituz.

Inbertsioa

Lekeitoko udaletik argitaratutakoaren arabera, inbestioa potentea izango da Larrotegi futbol zelaian. Datozen egunetan lizitaziora atera diren lanek 455.000 euroko kostua izango dute. "Iaz egindako lanak kontuan izanda, guztira bi fasetan futbol zelaian 625.000 euro inguruko inbertsioa egingo da", gaineratu dute. Urteko inbertsiorik indartsuena izango da, ezbarik gabe. Larrotegiko futbol zelaia biziberritzea ahalbidetuko duena.

ProiektuaLanak.

Udaletik jakinarazi dutenaren arabera, "jokalekuari dagokionez, soropil edo belar zaharra kendu eta berria jarriko da, ekipamendua (porteriak eta markagailua) eta aspertsoreak berriztuko direlarik", Kanpoko aldeari dagokionez, aldagelen eraikina egokituko da; megafonia instalazioa berriztuko da, larrialdietako argiak jarriko dira eta ureztatze sistemarentzako presio-talde bat instalatuko", besteak beste.

Inbertsioa. Lekeitioko udalak 455.000 euro bideratuko ditu aurtengo udan lanak egin ahal izateko. Hala ere, orotara bi fasetan Larrotegiko futbol zelaian 625.000 euro inguruko inbertsioa egin da.