Martxoaren 8aren harira Lea Artibaiko eskualdean egiten den ekimemenetako nagusiena beste behin ere antolatu dute Lekeiton. Emakumen sortzaileak eta ekintzaileen lana antolatzeko baliagarria den azoka martxoaren 20rako antolatu dute. Plaza emakumeena izango da beste behin. Bosgarren edizioan parte hartu nahi dutenentzako oinarriak kaleratu berri ditu Lekeitioko Udalak. "Emakumeek egiten duten lana ikustarazi eta honi presentzia eta indarra ematea du helburu", antolatzaileek diotenez.

"Lekeitioko plazan izango da, eta gehienez 12 saltoki jarriko dira. Eguraldi ona badago, plazan bertan izango da eta euria edota haizea iragarrita badago, printzipioz, Kontzijopean izango da ekimena, udaletxe azpian". Hala zehazten dute antolatzaileek kaleratu dituzten oinarriek. Ordutegiari dagokionez, otsailaren 8ko 14:00ak arte izango ditu azokak ateak zabalik, kontzejupean euria egingo balu edota Independentziaren plazan.

Oinarriek zehazten dutenaren arabera, bete behar batzuk izango dituzte parte-hartzaileek. Besteak beste, "?emakumea izatea.; jarduera ekonomikoetan alta emanda egotea; bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izatea; 18 urtekoa edo 18 urtetik gorakoa izatea; eta norberaren sorkuntza eta ekintzailetzaren ondorio diren produktuak eskaintzea". Hautespen prozedurari dagokionez, herri eta eskualdekoek lehentasuna izango dute eta puntuazioaren araberakoa izango da azokan egoteko eskubidea izatea. "Puntu gehien lortu dituzten 12 eskatzaile aukeratuko dira baina erreserbarako beste 5 geratuko dira, azken momentuko egoera batengatik aukeratuak izan direnen bat ordezteko".

Azkenik, pate hartu nahi dute emakumeek eskabideak 2022ko otsailaren 8ko 14:00ak arte jasoko direla jakinarazi dute.

Azoka

Sortzaileak. 12 eskatzaile aukeratuko dira baina erreserbarako beste 5 geratuko dira, "azken momentuko egoera batengatik aukeratuak izan direnen bat ordezteko."

Helburua. Azokaren helburua argia da: "emakumeek egiten duten lana ikustarazi eta honi presentzia eta indarra ematea" du jomuga nagusi. Emakumeen egunaren harira ospatzen dute.