Markina-Xemein - Hezkun-tza metodologia berritzaileen alorrean pauso berria emango du datozen asteotan Lea Artibai Ikastetxeak. Zentroko arduradunek zehaztu dutenez, prestakuntza arloko Lean deri-tzon programa berritzailea eskainiko duen Euskal Herriko lehen eskola zabalduko dute, apirilaren 30ean, Markina-Xemeingo Esperantza gunean.

Merkatuan aurki daitez-keen "enpresen beharrizanetara egokitutako profesional eta teknikariak presta-tzeko baliagarria", programa berritzailearen parte nagusi da Lea Artibai Ikastetxea, Eusko Jaurlaritzako Hezkun-tza Sailarekin batera. Ingelesezko learn by doing metodologian oinarrituta, Lanbide Heziketa zikloko ikasleentzako prestakuntza mo-duluak "Renault Consultingeko arduradunek diseinatuko dituzte".

"Merkatu global eta lehiakorreko merkatuan aurki ditzakegun enpresen beharrizanetara egokitutako profesional eta teknikariak prestatzeko" aukera izango dela azaldu dute Lea Artibai Ikastetxetik. Euskal Enplegu Zerbitzua den Lanbideren dirulaguntzak jaso ahal izango dituzten Euskal Herriko hamabost ikaslek parte hartuko dute lehen promozioan.

Esperantza fabrika dagoen instalazioetako 400 metro koadroko espazio berrituan egokituko dituzte ikasgelak. "Enpresen egunerokoan jazotzen diren proiektuen tankerako simulazioak egiteko gela eta tailerrez osatuta dago, horien bidez proiektuak aurrera eramateko kostuak eta esfortzuak gutxitzen ikasiko dute" ikasleek. "Modu berean, coaching klase pertsonalizatuak jasoko dituzte beraien perfil profesionalak moldatu eta prestatzeko".

Hautaketa prozesuan murgilduta, hautagaitzak aurkezteko aukera "apirilaren bigarren astera arte" zabalik izango dela azaldu dute. "Hainbat hilabetetako obra eta erreforma ostean, ikasgela berriak Lanbide Heziketako ikasleak har-tzeko prest daude, bertan praktikoak izango diren klaseak jasoko dituzte, beti ere bitarteko tekniko eta metodologia pedagogiko berritzaileen bitartez".

FP Euskadi delako agenda estrategikoaren barruan kokatua, Lean eskolaren inaugurazio ekitaldia apirilaren 30ean izango da, goizeko 11:30ean, hain zuzen ere. Lea Artibai Ikastetxeko zuzendaria den Isabel Mendigurenez gain, Espainiako Renault Consultingeko zuzendariak, Mondragon Korporazioko presidenteorde den Victor Arrizabalagak eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendariorde Jorge Arevalok hartuko dute parte.