Síguenos en redes sociales:

Martxoaren 6tik 8ra ospatuko da Musika-Música jaialdia

25 urteko ibilbidea ospatuko du hiru egunean 69 kontzertu bilduko dituen edizio batekin, eta berriro ere Bilbo musika klasikoaren topagune bihurtuko du

Martxoaren 6tik 8ra ospatuko da Musika-Música jaialdiaB. U.

Bilbo musika klasikoaren topagune bihurtuko da berriro martxoaren 6tik 8ra bitartean, Musika-Música jaialdiaren edizio berriari esker. Egun horietan, Euskalduna Jauregiak musika klasikoko 69 kontzertu hartuko ditu.

Irekiera-kontzertua martxoaren 6an, ostiralez, 19:00etan izango da Arriaga Antzokian, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Koral Elkartearen eskutik, François López-Ferrer zuzendari dutela. J. C. Arriagaren “Sinfonia en re menor” interpretatuko dute, Bilboko konpositore unibertsalenetako baten heriotzaren 200. urteurrena dela eta, baita G. Bizeten “Te Deum” ere. Egun berean hasiko diren gainerako kontzertuak Euskalduna Jauregian egingo dira.

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Gonzalo Olabarriak eta jaialdiko zuzendariak, Begoña Escribanok gaur aurkeztu dute Musika-Músicaren programazioa Arriaga Antzokian; Estatu osoan, ezaugarri hauek dituen jaialdi bakarra da. Musika-Música hasieratik mantendu du bere izaera eskuragarri eta herrikoia. 25 urte hauetan zehar, jaialdia kultura-proiektu sendo gisa finkatu da, musika klasikoa publiko anitzengana hurbilduz eta Bilboren proiekzio kulturala indartuz.

Prentsaurrekoan iragarri dutenez, edizio honek berriro ere nazioarteko ibilbide luzeko orkestra sinfonikoak eta ganberakoak, laukoteak eta hirukoteak bilduko ditu. Jaialdiak aurreko edizioetan arrakasta izan zuten interpreteak berriro hartuko ditu, baina baita lehen aldiz MUSIKA-MÚSICAn parte hartuko duten musika talde berriak ere.

Juan Mari Aburto alkateak gogorarazi duenez: “mende laurden batetik gure nortasun kulturalaren parte den hitzordu musikal baten aurrean gaude, eta Bilbok musika ulertzeko eta bizitzeko duen moduaren parte da. Urte hauetan guztietan, jaialdiak ez ditu soilik auditorioak bete; hiriarekin batera hazi da: Bilbo ireki, dinamiko eta sortzailea, kultura motor ekonomiko, bizikidetza, ongizate eta nazioarteko proiekzio gisa ulertzen duena. Martxoaren 6tik 8ra, belarriak erne izango ditugu Musika-Músican”.

Gonzalo Olabarriak, bere aldetik, jaialdiaren eskuragarriarekiko konpromisoa azpimarratu du: “prezio eskuragarriak mantentzen dira, familia-jarduerak, kontzertu didaktikoak eta musika klasikora lehen aldiz hurbiltzen direnentzat pentsatutako proposamenak barne hartuta, baita adituentzat ere, Bilbon gozatzeko leku bat aurkitzen baitute. Ateak zabaltzea eta oztopoak apurtzea izan zen Musika-Músicaren sorrera gidatu zuen zutabeetako bat, eta gaur egun ere erabat indarrean jarraitzen du”.

Euskalduna Jauregian aldi berean egingo diren kontzertuak

Inaugurazio-kontzertua Arriaga Antzokian izango da; gainerakoak Euskalduna Jauregian garatuko dira, gutxi gorabehera 45 minutuko kontzertu laburrekin eta aldi berean hainbat aretotan. Formatu horri esker, publikoak estiloak, garaiak eta proposamen desberdinak egun berean konbinatu ahal izango ditu, bere ibilbide musikal propioa diseinatuz.

Euskalduna Jauregiko Auditorioak kontzertu sinfoniko eta koralak bilduko ditu, obra ezagunenetan eta errepertorio adierazgarrienean oinarritutako programazioarekin. Jaialdian zehar Beethovenen lanak interpretatuko dira, hala nola ““Concierto para piano y orquesta nº1” edo “Sinfonía nº 7 en la mayor opus 92”; G. Mahlerren “Sinfonía nº 1 en re mayor, ‘Titán’”; J. Brahmsen “Obertura trágica opus 81”R. Wagnerren “Meistersinger, obertura do mayor”, baita S. Prokofiev, E. Elgar, R. Schumann, Txaikovski, Mozart edo R. Strauss bezalako egileen obrak ere. Auditorioak amaiera-kontzertua izango du Granadako Hiriko Orkestraren eskutik, Manuel de Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenari eskainia“Noches en los jardines de España” eta “El amor brujo” piezak interpretatuz.

0B Aretoaorkestra ganberakoak ardatz dituena, jaialdira lehen aldiz datozen Europako formazioak hartuko ditu: Franz Liszt Chamber Orchestra, Solistas de Zagreb, English Chamber Orchestra, Gli Incogniti, besteak beste. Haien programak errepertorio ganberakoaren obra giltzarriak jorratuko ditu, Vivaldi, Bach, L. Weiner edo G. F. Haendel bezalako egileekin.

0D Aretoamusika sinfonikoa hartuko duena, laukote eta hirukoteen kontzertuak eskainiko ditu Beethoven, Schubert edo Haydnen lanekin, jaialdian ohikoak ez diren proposamenekin batera. Nabarmena da piano lau eskutara eta bi pianorako kontzertua, Dúo del Valle-ren eskutik, baita Collegium Musicum Madriden parte-hartzea ere, Martín Llade narratzailearekin eta Manuel Minguillón laute-jotzaile eta zuzendariarekin. Talde honek formatu berezia eskainiko du, ahotsa, musika eta narrazioa uztartuzJ. Dowlanden “Canciones a cuatro voces. Semper Dowland, Semper dolens”,  interpretatuz.

0A Aretoan, Chopin, Mozart, Mendelssohn, J. Brahms edo J. M. Leclair bezalako egileen obrekin, La Spagna taldea arituko da; baita Olatz Saitua sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa eta Itxaso Sáinz pianista ere; Ensemble Galdós taldeak, Iván Martín zuzendaritzapean“Café con Proust” izeneko eszenaratzea aurkeztuko du. Trío Camelot eta Luis Fernando Pérez pianista ere arituko dira.

0E Aretoak familia-saioak hartuko ditu, “Lumina” ikuskizun bera hiru emanalditan eskainiz, Musbika Ensemble-ren eskutik, baita konpositoreei eskainitako musika eta zinema saioak egongo dira ere.

Beste behin ere, Estatuko 12 kontserbatorio eta musika-eskolak bat egingo dute Musika-Música jaialdiarekin, Kioskoan emanaldiak eskainiz.

Esperientzia murgiltzaileak eta proposamen audiobisualak

5H Terraza Aretoa kontzertuen aurreko trantsizio-gune gisa pentsatuta dago, publikoak aretora sartu aurretik geldialdia egin dezan. Entzungailuen bidezko hamar minutuko esperientzia murgiltzaile batek entzute indibiduala eta inguratzailea proposatzen du, ikuslea kontzertua modu kontzienteagoan bizitzeko prestatuz.

Bestalde, 0C Aretoak kontzertu-grabaketen instalazio audiobisuala hartuko du, etenik gabe proiektatuta eta doako sarbidearekin lekua bete arte, jaialdia formatu eszenikotik harago zabalduz.

Musika-Música bere 25. urteurrenarekin bat eginez aurkezten dituen bi nobedade dira, jaialdia formatu eszeniko tradizionaletik haratago zabalduz.

Jaialdi eskuragarria eta kalitatezkoa

Musika-Músicak jaialdi herrikoiaren bokazioa mantentzen du: prezio eskuragarriak eta iraupen laburreko kontzertuak, egun berean proposamen sinfonikoak, ganberakoak, familiarrak eta audiobisualak uztartzea ahalbidetuz. Formula horri esker, jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtu da bai musika klasikozaleentzat bai genero honetara lehen aldiz hurbiltzen direnentzat.

Sarreren salmenta

Musika-Música Jaialdiaren 25. edizio honetan, sarreren salmenta Euskalduna Jauregiko leihatilan eta webgunean, jaialdiaren webgunean eta Arriaga Antzokiko leihatilan (inaugurazio-kontzerturako soilik) bakarrik egongo da eskuragarri, otsailaren 12ko 12:00etatik aurrera.