Datorren zapatuan, abuztuaren 16an, Doctor Deseo taldeko musikari Francis Díez Rojoren pregoiaren ostean, Txori Barrote konpartsako Olatz Agirre Sagarnak txupina botako du Aste Nagusiari hasiera emateko. Bost egun baino ez dira falta, eta Bilboko Udala jaiei hasiera emateko azken xehetasunak prestatzen ari da.

Hori izango da, beraz, jaien hasiera ofiziala, eta bilbotarrak zein egun hauetan hiria bisitatzera etorriko diren pertsona asko gozatzeko prestatutako programa bat izango dute.

Estilo guztietako musika 9 eszenatokitan

Jai-programazio horren barruan, eta kontuan harturik nolako harrera ona duten jendearen artean, musika izango da protagonista nagusietako bat, 100 musika-emanaldi baino gehiago eskainiko baitira bederatzi eszenatokitan.

Kontzertuak, Abandoibarren eta Europa parkean

Abandoibarra

  • Zapatuan, abuztuak 16, 23:30ean: Kai Nakai + Olatz Salvador + Maren
  • Domekan, abuztuak 17, 23:30ean: Janus Lester + Dupla
  • Astelehenean, abuztuak 18, 23:30ean: Coque Malla
  • Martitzenean, abuztuak 19, 23:30ean: Bilboko Udal Musika Banda + Sorotan Bele
  • Eguaztenean, abuztuak 20, 23:30ean: BOS + Mocedades
  • Eguenean, abuztuak 21, 23:30ean: Alcalá Norte
  • Barikuan, abuztuak 22, 23:30ean: Shinova
  • Zapatuan, abuztuak 23, 23:30ean: Linaje

Europa Parkea

  • Eguaztenean, abuztuak 20, 00:00an: Rozalén
  • Eguenean, abuztuak 21, 00:00an: Gatibu Gaztearekin
  • Barikuan, abuztuak 22, 00:00an: 40 Sessions Aste Nagusia, Dani Moreno "El Gallo"rekin eta David Álvarez DJarekin
  • Zapatuan, abuztuak 23, 00:00an: DJ Megastar FM (Cadena 100), honako hauekin: Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kbello

Musika askotarikoena eta kulturartekoena, Plaza Barrian

Musikarik askotariko eta kulturartekoenak Plaza Barrian izango du bere txokoa. Plaza Barriak flamenkoa, reggaea eta Europako folka bezalako erritmo eta musikaz betetako kontzertu zikloa hartuko du, Euskadiko, Galiziako, Andaluziako, Italiako, Extremadurako eta Erresuma Batuko artistekin.

Kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira.

  • Zapatua, abuztuak 16:Bilboko Udal Musika Banda + Abraham Cupeiro
  • Domeka, abuztuak 17: Ars Nova Napoli
  • Astelehena, abuztuak 18: Agujetas y Gualberto
  • Martitzena, abuztuak 19: Rebeca Rods & Black Light Gospel Choir
  • Eguaztena, abuztuak 20: Mercedes Peón: "Ingrávida"
  • Eguena, abuztuak 21: Xabi Aburruzaga
  • Barikua, abuztuak 22: XXXII. Bilbo Reggae Splash 2025: Winston Reedy
  • Zapatua, abuztuak 23: Acetre

Musika klasikoa, Gizakunde elizan

Musika klasikoak Gizakunde elizan izango du bere txokoa, kontzertu-ziklo bat izango baitu bertan, lehen mailako zortzi formazio bilduko dituena eta tokiko, estatuko eta nazioarteko formazioak konbinatuko dituena. Emanaldiak arratsalde guztietan izango dira, abuztuaren 16tik (zapatua) 23ra (zapatua), 20:30etik aurrera.

  • Zapatua, abuztuak 16: Zaruk – “Hagada”
  • Domeka, abuztuak 17: Musbika Ensemble – “Antonio Gaztañetaren bidaia”
  • Astelehena, abuztuak 18: Les Sylvains Ensemble – “Aura soave di segreti accenti”
  • Martitzena, abuztuak 19: Iragana Betikotzen
  • Eguaztena, abuztuak 20: Ensemble Kuraia
  • Eguena, abuztuak 21: Northern Chellos – “Violonchelos de película”
  • Barikua, abuztuak 22: Elaine Ensemble – “Redescubriendo la música de mujeres compositoras”
  • Zapatua, abuztuak 23: Trio Philomene

Bilboko Metalaren eta Pop-rockaren Erakustaldia, Bilborock aretoan

"Bilboko Metalaren eta Pop-rockaren Erakustaldia"ren 38. edizioak berriro ekarriko du Aste Nagusira hemengo metal eta pop-rock onena, 16 emanalditan, zapatu bietan, abuztuaren 16an eta 23anBilborock aretoan zortzi kontzertu bikoitz egingo dira, genero, estilo eta soinu sorta handi batean inspiratzen diren talde eta artistekin.

Zapatua, abuztuak 16

  • 20:00: ELEKTRIKA (Barakaldo - PUNK ROCK ALTERNATIBOA)
  • 21:00: JARDÍN INFIERNO (Bilbo – HARD ROCKA)

Domeka, abuztuak 17

  • 20:00: LUR JOTA (Zorrotza / Bilbo – ROCKA)
  • 21:00: DEIEDRA Rebel Folk (Santurtzi – EUSKAL FOLKA)

Astelehena, abuztuak 18

  • 20:00: LOVA LOIS (Astrabudua – RAP KANTAUTOREA)
  • 21:00: MAIALEN IBARRA (Basauri – EUSKAL POP ROCKA)

Martitzena, abuztuak 19

  • 20:00: FLOR Y TROL (Bilbo / Gazteiz – POP&TROLL)
  • 21:00: THE DALTONICS (Bilbo – PUB ROCK GARAJE)

Eguaztena, abuztuak 20

  • 20:00: MERIDIAN (Basauri / Bilbo – ROCK ALTERNATIBOA)
  • 21:00: CLARA CORRAL & The Cute Canallas (Bilbo – POP ROCKA)

Eguena, abuztuak 21

  • 20:00: SAMOAH (Getxo – POP-ROCK ALTERNATIBOA)
  • 21:00: REELER (Bilbo – INDIE ROCK ALTERNATIBOA)

Barikua, abuztuak 22

  • 20:00: WITHREDD (Bilbo – ALT METAL PROGRESIBOA)
  • 21:00: MS. MISSERY (Portugalete – ALT ROCK METALA)

Zapatua, abuztuak 23

  • 20:00: MALAMUTH (Leioa – ALT ROCK METALA)
  • 21:00: KERNHELL (Bilbo – HEAVY METALA)

Bilbainadak, berbenak eta goatekeak

Casilda Iturrizar parkeko Pergolan, domekatik domekara, hau da, abuztuaren 17tik 24ra bitartean, eguerdiko hamabietan, honako hauek izango dira protagonistak: bilbainadas eta habanera doinuak, pasodobleak, hainbat eskualde eta nazionalitatetako folklorea eta musika euskalduna.

  • Domeka, abuztuak 17: Los 5 Bilbaínos
  • Astelehena, abuztuak 18: Bilbao Mapamundi
  • Martitzena, abuztuak 19: Gau Pasa
  • Eguaztena, abuztuak 20: Los Chimberos
  • Eguena, abuztuak 21: Los 5 Bilbaínos
  • Barikua, abuztuak 22: Gau Pasa
  • Zapatua, abuztuak 23: Los Chimberos
  • Domeka, abuztuak 24: Bilbao Mapamundi

Garai guztietako musika-arrakasta handiak, bestalde, Plaza Biribilean entzungo dira, berbenen zikloan, abuztuaren 16tik (zapatua) abuztuaren 23ra (zapatua). Musika mota hori, zeinak ez du adin-bereizketarik egiten eta belaunaldi guztiak batzen baititu, egunean bi aldiz izango da protagonista, emanaldi bi izango baitira 20:00etan eta 23:00etan, estilo horretan espezializatutako talde ezagun hauen eskutik: Akerbeltz, En Esenzia, Sukar, Joselu Anaiak, La Fania, Muxutruk, Nueva Etapa eta Txapela Brava//A&B Show.

  • Zapatua, abuztuak 16: Akerbeltz
  • Domeka, abuztuak 17: En Esenzia
  • Astelehena, abuztuak 18: Sukar

Martitzena, abuztuak 19: Joselu Anaiak

  • Eguaztena, abuztuak 20: La Fania
  • Eguena, abuztuak 21: Muxutruk
  • Barikua, abuztuak 22: Nueva Etapa
  • Zapatua, abuztuak 23: Txapela Brava // A&B Show

Casilda Iturrizar parkean egingo dira Aste Nagusiko goateke klasikoak aurten ere. Zortzi saio izango dira, haietako bi bikoitzak, zapatutik zapatura, abuztuaren 16tik 23ra bitartean.

Talde eta artista guztiek 23:30etik aurrera jardungo dute, abuztuaren 16an eta 23an izan ezik, zapatu bi horietan 21:00etan hasiko baitira, Luis Carlos del Pozo DJaren eskutik.

  • Zapatua, abuztuak 16: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00etan) eta 70/80ko hamarkadak Radio Nerviónekin (23:30ean)
  • Domeka, abuztuak 17: Nire Gau Handia, Espainiako poparen arrakastak eta klasikoak (23:30ean)
  • Astelehena, abuztuak 18: Asier Bilbao Show (23:30ean)
  • Martitzena, abuztuak 19: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (23:30ean)
  • Eguaztena, abuztuak 20:  Guillermo Garmendia, baladak eta boleroak (23:30ean)
  • Eguena, abuztuak 21: Los Chimberos, habanera-gaua (23:30ean)
  • Barikua, abuztuak 22: Alejo Stivel (23:30ean)
  • Zapatua, abuztuak 23:  Luis Carlos del Pozo DJa (21:00etan) eta Trigo Limpio (23:30ean)

Bilboko Udal Musika Banda eta Txistulariak

Musika ere izango da goizero, 10:00etatik aurrera, txistulari eta gaiteroek Zazpikaleetan zehar egingo dituzten ibilaldiekin.

Bilboko Udal Musika Bandak, bere aldetik, 11 kontzertu eskainiko ditu Aste Nagusian; besteak beste, Abraham Cupeiro eta Sorotan Bele taldeekin kolaborazioak eginez Plaza Barriko eta Abandoibarreko agertokietan, baita goizetan Areatzako Kioskoan girotuko dituen emanaldiak ere eginez, 12:00etatik aurrera.

Bestalde, Txistularien Udal Bandak kontzertua eskainiko du martitzenean, abuztuak 19, 11:30ean, Santiago Plazan, eta domekan, abuztuak 24, 13:00etan, ohiko Txistulari Alardea izango da Plaza Barrian, Txaber Fernandez zuzendari bilbotarraren zuzendaritzapean eta 80 txistulari ingururekin.

Kantuz kantu itsasadarrean

Gainera, Bilboko Koral Elkarteak bat egingo du Aste Nagusiko musika programazioarekin, Israel Santamaria jazz hirukotearekin batera, eta itsasadarrean barrena ibiliko da abuztuaren 22an, barikuan, 10:30etik aurrera, Kantuz Kantu Zubiz Zubi jai-errepertorioarekin. Ibilbidea Itsasmuseumen hasiko da, eta Euskalduna jauregitik, Deustuko zubitik, Arrupe pasabidetik, Guggenheim Bilbao museotik, Zubizuri zubitik eta Udaletxeko zubitik igaroko da.

Kaleko antzerkirik onena

Antzerkia eta kaleko arteak Bizikidetasun plazan izango dira, Isozaki dorreen artean, eta Casilda Iturrizar parkeko pergolan. Abuztuaren 17tik (domeka) abuztuaren 24ra (domeka) bitartean, Bilbo eszenatoki handia izango da, 23 ikuskizuneko programazioa eskainiko duena gustu eta adin guztietarako, 19 konpainiaren eskutik; haietako 7 Euskadikoak, 5 estatukoak eta 7 nazioartekoak. 

Euskal folklorea eta herri kirolak

Goizetan, halaber, Herri Kirolen erakustaldiak izango dira abuztuaren 21etik (eguena) 24ra (domeka) bitartean, 12:00etan, eta bertan ikusleek herri kirolen modalitate guztiez gozatu ahal izango dute. Modalitate horien artean, Pentatloi Lehiaketa, Harrizulatzaileen Bizkaiko Liga, eta arreta berezia eskainiko zaio diziplina horietan emakumeek eta gazteek duten presentziari.

Pilotak, bestalde, Esperantza pilotalekuan izango du eszenatoki nagusia, Aste Nagusia torneoa jokatuko baita bertan abuztuaren 16tik (zapatua) 23ra (zapatua), zenbait modalitatetan: eskuz binakako pilota eta lau t'erdiko esku-pilotafinalak zapatuan jokatuko dira, abuztuaren 23anEmakumezkoen gomazko paleta ere izango da, eta barikuan jokatuko da finala, abuztuaren 22an).

Traineruei dagokienez, Deustuko Arraun Klubarekin lankidetzan, Bilboko itsasadarrean estropada bi egingo dira abuztuaren 23an, zapatuan16:00etan, Emakumeen Bilboko VIII. Ikurriña- Ane Aizpururen III. Oroimena Emakumeen Traineru Ligako Estropada jokatuko da, eta 16:45ean, “Bilbo Hiria” XLVII. Estropada.

Euskal dantzak

Euskal Dantzak, bestalde, 19:00etan hasiko dira arratsaldero Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik. Abuztuaren 17tik (domeka) abuztuaren 24ra (domeka) bitartean, jendeak aukera izango du erakustaldiez, erromeriez, larrain-dantzaz eta alardeez gozatzeko.

  • Domeka, abuztuak 17: Zerutxu (Markina).
  • Astelehena, abuztuak 18: Goialde (Erandio).
  • Martitzena, abuztuak 19: Gaztedi (Santutxu).
  • Eguaztena, abuztuak 20: Salbatzaile (Castaños).
  • Eguena, abuztuak 21: Alkartasuna (Bermeo).
  • Barikua, abuztuak 22: Urdaibai-Irrintzi Alai (Forua-Busturia).
  • Zapatua, abuztuak 23: Mikel Deuna (Iurreta).
  • Domeka, abuztuak 24: Beti Jai Alai (Basurtu).

Abuztuaren 19an (martitzena), 20:00etan, "larraina-dantza" jendetsua dantzatuko da, eta Udalak dei egin die herritarrei jantzi tradizionalekin parte hartzeko.

Txikigunea

Txikiguneak, Casilda Iturrizar parkean, familiak gonbidatuko ditu berdintasunerako bidea egitera, eta NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak ere zabalduko ditu. 0 eta 12 urte bitarteko haurrei egokitutako 30 jarduera ludiko baino gehiagoren bidez egingo da, eta, besteak beste, jasangarritasunari, kultura-aniztasunari, erantzukidetasunari, aniztasunari eta giza eskubideei buruzko balioak landuko dituzte.

Abuztuaren 17tik (domeka) 24ra (domeka), gune horrek hainbat familia jarduera eta adin desberdinetako haurrentzat pentsatutakoak bilduko ditu.

Gainera, espazioak irisgarritasun- eta inklusio-neurriak izango ditu; izan ere, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonentzako soinu alteraziorik gabeko ordu tarteak eskainiko ditu.

Balearen Desfilea

Itsas tradizioa kolore, musika eta konfeti eztandarekin uztartuko da aurten ere Balearen Desfilean. Aste Nagusiko lehenengo domekan, abuztuaren 17an, kaleak zeharkatuko ditu desfileak. “Bali” Baleak bere lagun ezinbestekoak elkartuko ditu kalejiran: Olagarroa, Txitxarroa, Txangurroa eta Txirla, arrantzale konpartsak, oihaneko animaliak eta musika-taldeak lagun, Kantauri itsasoko bizitza eta jaiaren erritmoa uztartzen dituen ibilbidean barrena.

Ibilbidea 18:00etan abiatuko da Plaza Biribiletik, Kale Nagusia eta Moyua Plaza zeharkatuko ditu eta azkenik Areiltza Doktorea kalearen inguruan amaituko da.

Aurtengo berrikuntzetako bat Mare Nostrum konpartsaren parte-hartzea izango da. 25 lagunek osatutako konpartsa honek olatu erraldoiak eta dantzan ari diren medusak irudikatuko ditu, Kantauri itsasoaren erritmoa Bilboko Kale Nagusira eramanez.

Ibilbidean zehar ez da faltako itsasoko emakume langileak ordezkatzen dituen Lobas de Mar konpartsa ezaguna: saregileak, neskatilak eta arrain-ontziak betetzen dituztenak; Trokobloco batukada; Santutxuko Sama Siku fanfarrea, haize eta perkusio instrumentuz osatua; arpoinlariak eta haien fanfarreaCongo Massa ikuskizuna, afrikar faunako panpina erraldoiekin (zebra, antxope, jirafa, hipopotamoa eta tximino familia bat, besteak beste) Bilboko kaleak beteko dituena; eta Brass Street Boys, estilo itsastarrean jantzita, musika eta umorez gainezka.

Su artifizialen nazioarteko XXXIII. lehiaketa

Su artifizialek Aste Nagusiko gauak argituko dituzte berriro, 22:30ean, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, nazioartean arrakasta handia izan duten zortzi piroteknia-konpainiaren eskutik. Haietako zazpi, abuztuaren 16tik (zapatua) 22ra (barikua), Bilbo Hiria Nazioarteko XXXIII. Su Lehiaketan lehiatuko dira, eta zortzigarrena, Arabako Pirotecnia Valecea konpainiak itxiko du programazio piroteknikoa abuztuaren 23an (zapatua), erakustaldi batekin.