Gero eta gutxiago falta da Aste Nagusirako, eta Bilboko Udala badoa pixkanaka-pixkanaka uriko espazio guztietako programazioak osatzen eta aurkezten. Oraingo honetan Plaza Biribilaren txanda izan da.
Zortzi gau jarraian, abuztuaren 16ko larunbatetik abuztuaren 23ko larunbatera, Plaza Biribilak jai-egitarauan gehien espero den hitzorduetako bat hartuko du: dantzaldiak, garai guztietako musika arrakasta handienak ekarriko dituztenak.
Adinik ulertzen ez duen eta belaunaldiak batzen dituen musika izango da protagonista egunero egingo diren bi emanalditan. Estilo honetan espezializatutako talde ezagunek eskainiko dituzte saio horiek: Akerbeltz, En Esenzia, Sukar, Joselu Anaiak, La Fania, Muxutruk, Nueva Etapa eta Txapela Brava // A&B Show.
Aste Nagusiko ezinbesteko klasiko bihurtu diren dantzaldiak urtero jende gehien biltzen duten ekitaldietako bat dira. Bilbotarrek eta bisitariek erritmoz, nostalgiaz eta egungo doinuez betetako errepertorioaz gozatu ahal izango dute, guztion oroimen kolektiboaren parte diren abestiekin.
Bilboko Udalak zortzi saio bikoitzeko zikloa antolatu du. Lehenengo emanaldia 20:00etan hasiko da, eta bigarrena 23:00etan egingo da, gauak gustu guztietarako zuzeneko musikarekin betez.
- Larunbata, abuztuaren 16a: Akerbeltz
- Igandea, abuztuaren 17a: En Esenzia
- Astelehena, abuztuaren 18a: Sukar
- Asteartea, abuztuaren 19a: Joselu Anaiak
- Asteazkena, abuztuaren 20a: La Fania
- Osteguna, abuztuaren 21a: Muxutruk
- Ostirala, abuztuaren 22a: Nueva Etapa
- Larunbata, abuztuaren 23a: Txapela Brava // A&B Show