Trenbideko etorbidearen ondoko ezponda berreskuratzeko obrak hasi ditu Bilbok
Udalak 639.228,19 euroko aurrekontua bideratuko du
Aurrera doa Bilboko Udala herritarrentzako leku irisgarriagoak eta egoteko atseginagoak sortzeko erronkarekin. Oraingo honetan, Udalak 639.228,19 euroko aurrekontua bideratuko du, BEZa barne, Trenbideko etorbidearen ondoko ezponda berreskuratzeko. Bertan, Ametzola eta Etxetxua plaza lotuko dituen parke berri bat sortuko du. Aurreikusita dago lan horiek bost hilabeteko iraupena izatea, gutxi gorabehera. Konexio hori egituratzeko, ibilbide irisgarri berriak eta egonaldirako eta ariketa fisikoa egiteko eremu berriak egingo dira.
Lan horien jarduketa-eremuaren azalera osoa 10.262,24 metro koadrokoa da –geltokiaren aurreko zabalgunea barne, ezpondaz gain–. Azalera horren zati handi bat maldan dago, eta % 20tik gorako desnibela dago espazioaren goiko aldearen eta beheko aldearen artean.
Horregatik, obra hauek Ametzola eta Indautxu auzoen artean ibilbide egokitu eta irisgarriak sortzeko beharrari erantzuten diote, eta, horrela, kalitate handiko berdegune bat berreskuratuko da.
Oinezkoentzako pasabide goratu bat egingo da, egungoa baino handiagoa, zoladurak berrituko dira, eta aisialdirako, kirolerako eta egoteko espazioak sortuko dira, altzari eta akabera berritu eta modernoekin. Egungo bidegorria margotuko da eta, gainera, argiteria erabat berrituko da eta ureztatze-sistema egokitu eta modernizatuko da.
Geltokiaren aurreko zabalgunean –espazio gogorra gaur egun–, altzari berriak jarriko dira, hala nola bankuak eta jardinera handiak, tamaina txiki eta ertaineko zuhaitzak landatzeko.
Temas
Más en Bilbao
-
La popular tienda de galletas de Bilbao que ofrecerá 300 unidades a un euro por su aniversario
-
Aburtok parte hartuko du Atlantic Cities Sarearen Batzar Nagusian
-
La exploración de la materia y el color toma las Juntas Generales con ‘Tripa de Mona’
-
Retiran 30.000 euros en metálico a un pasajero en el aeropuerto de Bilbao