BILBO. Oporretan familia eta lana bateragarri egiten laguntzea, jarduera fisikoa sustatzea; eta adingabekoen artean harremanak sustatzeko guneak eskaintzea dira Bilbao Kirolen helburuak. Horretarako jarduerak goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 14:00etan amaituko dira, baina laneko zereginak eta familia bateragarri egiteko asmoz, parte-hartzaileak 8:30etan uzteko eta 14:30ean hartzeko aukera egongo da. “Aste Santuan Primeran Kirola Eginez” eta “Kanpus Bereziak” izeneko programen edizio berria Bilbao Kiroletan. 6 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteentzako eta martxoaren 26tik 28ra arte eta apirilaren 3tik 6ra arte egingo dira.
Eskainitako jarduera gehienak, zehatz-mehatz 6 eta 13 urte bitarteko adingabekoei zuzendutako “Aste Santuan Primeran Kirola Eginez” programarenak dira. Honetan, hainbat kirol praktikatu ahal izango dituzte, besteak beste, badminton-a, saskibaloia, padela, tenisa, ur-jolasak. Honako programa hau Deustuko, San Inazioko eta Txurdinagako udal kiroldegietan burutuko dira.
Abonatuentzako izena emateko epea otsailaren 12an hasiko da Bilbao Kirolen kiroldegietako salmenta-makinetan eta www.bilbaokirolak.com webgunean. Egun pare bat geroago, udal kiroldegietan izena emateko epea hasiko da abonatuak ez direnentzat. Egun bakarrerako, egun batzuetarako ala egun guztietarako erreserba egiteko aukera dago.
Leku guztietako 42 dibertsitate funtzionala erreserbatuta daude, San Inazioko kiroldegian. Kasu honetan, izena emateko, Kirol Egokituko Euskal Federazioa dago. Beste alde batetik, “Kanpus Bereziak” izeneko programak 6 eta 18 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Programa honetan eskainitako modalitateak Artxandako eta Txurdinagako kiroldegietan burutuko dira, astez aste. Txurdinagako kiroldegiakGimnasia artistikoa, Kirol gimnasia eta Tranpolina (mar txoaren 26tik 28ra arte)
9 urtetik gorako gimnastei zuzenduta dago. Hiru diziplinetako modalitate guztiak eta hainbat mailatan praktikatu ahal izango dituzte. Gainera, prestakuntza fisikoko edo gorputz-adierazpenerako jarduera osagarriak burutzeko aukera izango dute.
Dance Now Kanpusa (apirilaren 3tik 6ra arte):
8 urtetik gorako dantzariei zuzenduta dago. Modalitate honetan, dantza modernoko zenbait estilo (komertziala eta hip hop-a) eta balleta edo gorputz-adierazpena bezalako beste zenbait diziplina sartuta daude. Artxandako kiroldegian Pala eta Erraketako Kirol Kanpusa (martxoaren 26tik 28ra arte eta apirilaren 3tik 6ra arte):
14 urte arteko umeei zuzenduta dago, tenis eta padeleko modalitateetan (hasiera eta hobekuntza), eta beste hainbatetan, besteak beste, frontenisa edo badminton-a. Aste bietan, adin-taldeak osatuko dira: 6 eta 9 urte bitarteko bat eta 10 urte eta 14 urte bitarteko beste bat.