BILBO. Arte Ederren Museoa Fundazioak euskal kulturaren garapenaren inguruan lan egiten du helburu batekin: antzinako artearen, arte modernoaren eta arte garaikidearen bilduma biltzea, kontserbatzea, aztertzea eta erakustea. Bilboko Udalak 1.707.000 euroko diru-laguntza emateko akordioa sinatzea adostu du Arte Ederren Museoa Fundazioarekin, 2018an jardueren programa garatzeko.

Horrela, Udalak aurrera egingo du urian egiten diren kultur ekimenak sustatzeko eta laguntzeko daukan konpromiso sendoan. Ildo horretatik, Udalak gogorarazi nahi du kultura uriko garapen ekonomikorako eta atzerrian kokatzeko tresna bat dela, Bilboko gizartea garatzeko ezinbesteko osagaia izateaz gain.

Arte Ederren Museoa Fundazioak euskal kulturaren garapenaren inguruan egiten du lan eta bere helburua da Arte Ederren Museoko antzinako artearen, arte modernoaren eta arte garaikidearen bilduma biltzea, kontserbatzea, aztertzea eta erakustea. Horrez gain, Fundazioak zerbitzuak mantentzen ditu eta kalitatezko jarduerak sustatzen ditu, gizartearen hezkuntzan modu erabakigarrian laguntzeko eta uriko balio kulturalak proiektatzeko.

ARTE EDERREN MUSEOA FUNDAZIOA

2000ko azaroaren 15ean, Museoaren jabeak diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua da Bilboko Arte Ederren Museoa osatzen duten elementuak sustatzea eta garatzea. Patronatuko presidente karguak urtebeteko iraupena du, eta txandaka egiten da hiru patrono fundatzaileen artean. Aurten, 2018an, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea da presidente.