Aurten ere, Bilbao 700 Fundazioak Auzoz-Auzo kontzertuen programa antolatu du Bilboko Euskalduna jauregian martxoaren 1, 2, 3 eta 4an izango den Musika-Música jaialdiaren atariko moduan. Hirugarren aldiz jarraian, Bilbao 700 Fundazioak musika klasikoa eramango du Bilboko barruti guztietako auzoetara. Oraingoan, protagonistak gerren arteko aldiko (1814-1945) musikagileak dira: Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius edo Falla, besteak beste.
Auzoz-Auzo zikloko jardueren artean kontzertuak, ipuin-kontalariak zuzeneko musikarekin, umeentzako tailerrak eta kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta monologoak daude. Eskaintza bete-betea, Bilboko auzoetara edizio honetako “lagin” bat eramango duena. Bilbao 700 Fundazioak era eta guztietako musika klasikoa eramango du Casilda Andrearen Parkeko pergolara, Deustuko Unibertsitatera, Bidebarrietako Liburutegira edo Erruki Etxera, besteak beste.
PROGRAMA
-Otsailaren 13a:
12:00etan EHU, Sarrikon
Monologoa
18:00etan Castañosko Udaltegian
Umeentzako sormen-tailerra (5-8 urte).
-Otsailaren 15a:
12:00etan, Deustuko Unibertsitatean
Monologoa
18:00etan, Santutxuko Udaltegian
Umeentzako sormen-tailerra (7-10 urte).
-Otsailaren 16a:
19:30ean, Bidebarrieta Kulturgunean.
Kontzertu iruzkinduna
-Otsailaren 17a:
11:30ean, Erruki Etxeko kaperan
Umeentzako kontzertua
12:00etan, Bilboko Koral Elkartean
Umeentzako sormen-tailerra(5-10 urte).
-Otsailaren 19a:
18:00etan, Otxarkoagako Udaltegian
Familientzako kontzertua. Ipuin-kontalaria, arpa eta txalapartarekin zuzenean
-Otsailaren 20a:
18:00etan, Errekaldeko Udaltegian
Umeentzako sormen-tailerra (7-10 urte) eta kontzertu didaktikoa.
-Otsailaren 22a:
11:00etatik aurrera Basurtuko Ospitalean.
Ipuin-kontalaria zuzeneko harpa-emanaldiarekin.
-Otsailaren 24a:
12:00etatik aurrera, Casilda Iturrizar Parkeko Pergoletan
‘Guridi soinuak’ kontzertua Behotsik Orkestrarekin
Informazioa:
5 urtetik 10era bitartekoentzat diren tailerrak doakoak dira eta lekua bete arte. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik urtarrilaren 29tik otsailaren 20ra bitartean musikamusica.ekitaldiak@gmail.com helbide elektronikoan edo 688 68 90 00 telefonora deituta astelehenetik barikura, 09:00etik 16:00etara, (jarduera bakoitzaren egutegiaren arabera).
Kontzertuetako sarrera doakoa da eta leku guztiak bete artekoa.