BILBAO. Bilboko Udalak 2018ko Udal Aurrekontuari buruzko InfoBilbao berezia argitaratu du. 535,9 milioi eurokoa da, aurreko ekitaldian baino % 1,5 handiagoa Halaber, Udalaren lehentasunak indartu nahi dira giltzarrizko bost ardatz hauetan: Enplegua, inbertsio publikoa eta jarduera ekonomikoa; Kalitateko zerbitzu publikoak (garraioa, garbiketa, segurtasuna?); Auzoetako jarduketak; Gizarte kohesioa, eta Bizi-kalitatea (kultura, gazteria, euskara, osasuna, etxebizitza...). Udalaren guztizko aurrekontu bateratua, Udalaren menpeko sozietate eta erakunde publikoak barne hartuta, 580,6 milioi eurokoa da.

InfoBilbao udal buletinaren argitaraldi berri honek 150.000 ale banatuko ditu guztira, gehienak etxez etxe, postontzietan sartuta, eta gainontzekoak Hiri osoko Udaltegietan, kiroldegietan eta liburutegietan zehar. Alea PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus udal webguneko esteka honetan.

2018a profil ekonomiko nabarmeneko urtea izango da Bilborentzat, aurtengo ekitaldirako aurreikusita dauden nazioarteko jarduera handiak direla eta: Errugbiko Europako Finalak, Berdintasun, Aniztasun eta Inklusio Foroa, Ekonomia Sozialeko Foro Globala (GSEF) eta EMA-MTV Sariak, besteak beste. Testuinguru honetan, Bilboko Udalaren Aurrekontuak Bilboren etorkizunari begiratzen dioten ekintzen alde egin du nabarmen, Zorrotzaurre bezalako garapen-eremu berrietan jarduerak bultzatuz; desjabetzeen bitartez hiri-plangintzako esku-hartzeak bideratuz ?hiriko zenbait eremutan hobekuntzak egiteko?, zerbitzuen kalitatea indartuz, auzoetan inbertsioak eta obrak sustatuz, etab.

Ondoz ondoko bigarren urtez, udal aurrekontuetan, bi milioi euro erabiliko dira herritarrek Parte-Hartze bidezko Aurrekontua prozesuaren bitartez proposatutako proiektuetarako. Guztira, 287 proposamen jaso dira eta horietatik 17 ekimeni eman zaie lehentasuna.

Aurten ere, ekitaldia zorrik gabe ixtea aurreikusi da, eta udal zerga eta tasen esparruan, beren horrexetan mantenduko dira hiriaren suspertze ekonomikoan laguntzea xede duten hobari eta salbuespen fiskalak, bereziki enpresa txiki eta ertainentzat. Era berean, indarrean mantenduko dira familia ugariei zuzendutako onura fiskalak (OHZrenak izan ezik, iaz Foru Arauaren bitartez ezabatu baitzen), baita adinekoei, gazteei, DBEren jasotzaileei, langabetuei eta desgaitasuna duten pertsonei zuzendutakoak zein igogailuak instalatzea, oztopo arkitektonikoak ezabatzea eta abar xede dutenak ere, besteak beste.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearen esanetan, 2018ko Udal Aurrekontua aurrekontua “seriotasunez eta zorroztasunez, zorrik gabe, egindako lanaren emaitza da, eta kontu errealistak eta positiboak eskaintzen ditu zuzenean etorkizunari begira dauden ekintza berriekin, non kudeaketa izango den funtsezko tresna. Hiriaren premia eta lehentasunei erantzungo diegu, eta eraginkortasun eta zorroztasunari eutsiz egingo dugu; izan ere, urte berezia izango da, nazioartetik berriz ere begira izango baititugu hemen antolatuko diren ekitaldi garrantzitsuak direla eta”.