BILBO. Aste honetan bukatuko da Bilboko Udalak 2018ko Aratusteak iragarriko dituen kartelaren lehiaketan izena emateko epea. Lanak aurkezteko epea hurrengo urtarrilaren 10ean, asteazkenean amaituko da. Orain epaimahaiak, lehiaketan parte hartuko duten sei kartelak aukeratuko ditu. Ondoren, herri-botoek irabazlea aukeratuko dute. Epaimahaia Jaietako Batzordeko kideek eta diseinu zein kultura arloko ordezkariek osatua egongo da eta horiek kartel finalistak aukeratuko dituzte.
HERRI BOTAZIOA
Aurreko edizioetan bezala, obra irabazlea herri bozketaren sistema mistoaren bidez (puntuazioaren % 75) eta epaimahai baten irizpidearekin (% 25eko balioa izango du) aukeratuko da. Jaiaren irudi izateko aukeratutakoak 2.000 euroko saria jasoko du.
Iazko edizioan “SARDINITA” izeneko lana izan zen irabazlea, hainbat tokitatik iritsitako berrogeita hamarretik gora kartelen artean. Gehienak Bilbokoak ziren arren, izan ziren kanpotik heldutako hainbat ere, esaterako Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Errioxa, Huelvatik, Sevilla, León, Valentzia edo Murtziatik.
Bilboko 2018ko Aratusteak otsailaren 8tik 13ra bitartean izango dira, sei egun jai-giroan, adin guztietako publikoarentzat antolatutako jardueretan parte hartzeko.