BILBO. Udalak abian jarri du diru-laguntzetarako programan 3.150.953 euro erabiliko dira aurten, iaz baino % 8 gehiago. Garrantzizko bultzagarria da Udaleko sailek irabazi asmorik gabeko erakundeen bitartez abiatutako jardueretarako. Bilboko Udalak 2018ko diru-laguntzetarako kopurua gehitu izanak eragin berezia izango du garapenerako lankidetzaren eta giza eskubideen arloetan elkarteek aurkeztuko dituzten proiektuetan.
Diru-laguntzetarako eskariak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 3tik eta 2018ko otsailaren 12ra arte egongo da zabalik.
Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute gizarte-itzulkin garrantzitsuko proiektuak garatzeko interesa duten erakundeek, udal jardueraren osagarriak eta Udaleko sailen helburuak betetzeko lagungarriak badira: Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Immigrazioa, Jaiak, Hezkuntza, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza.
Diru-laguntzetako partidarik handiena aurten Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen arloa izango da, 2.224.653 euro, iaz baino % 12 gehiago hain zuzen.
Diru-laguntzen eskariak aurkezteko Udalak zenbait mekanismo jarri ditu. On line egin daiteke Udalaren web orrian (www.bilbao.eus), Herritarren Informazio Bulegoan eta Barrutietako Udaltegietan, bertan baitago prozesu osoaren dokumentazioa.
Informazio-saioak ere egingo dira eta kontsultak egiteko telefonoa jarri da: 010/944.010.010.
Web orriaren bidez, eskariak aurkeztu ez ezik, tramitazioa zertan den ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, entitateek onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez edo Bilboko Udalaren web orrian sartzeko pasahitza erabilita, interesdunek 2018ko edo lehenagoko (2007tik aurrerakoak) eskariak zertan diren kontsultatu ahal izango dute.
Erakundeek, bakoitza nolakoa den kontuan hartuta, web orriaren bidez zuzenean kontsultatu ditzakete aurkezteko aukera duten deialdiak.
- Herritarren Informazio Bulegoa: Ernesto Erkoreka plaza, 12
- 1. barrutiko bulegoa: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42
- 2. barrutiko bulegoa: Iturriondo plaza, 4
- 3. barrutiko bulegoa: Txomin Garat etorbidea, 12-18
- 4. barrutiko bulegoa: Begoña: Circo Amateur Club Deportivo, 2
- 4. barrutiko bulegoa: Santuxu: Remigio Gandasegi Monseñorearen etxaldea, 6.
- 5. barrutiko bulegoa: Pilota, 10
- 6. barrutiko bulegoa: Barrainkua, 5
- 7. barrutiko bulegoa: Altube zeharbidea, 6
- 8. barrutiko bulegoa (Basurtu): Zankoeta 1.
- 8. barrutiko bulegoa (Zorrotza): Hermógenes Rojo, 1
- Kontsultarako telefonoa
Prozesuan ager daitezkeen zalantzak argitzeko telefonoa jarri du Bilboko Udalak: 010/944.010.010, astelehenetik domekara bitartean, 08:00etatik 20:00etara.
- Informazio-saioak
Diru-laguntzei buruzko prestakuntza-saio bi egingo dira (baldintza orokorrak, aurrekontuak, justifikazioa?): urtarrilaren 15ean (gaztelaniaz) eta urtarrilaren 16an (euskaraz) Ibaiondoko Udaltegian (“La Bolsa” eraikina), 18:30etik 21:30era. Saiootan parte hartzeko izena eman behar da aurretik 010/944.010.010 telefonora deituta (pertsona bakarra entitate bakoitzeko).
Era berean, Ibaiondoko Udaltegian informazio-saio berezi bi egingo dira deialdi hauei buruz:
- Garapenerako lankidetzaren eta giza eskubideen esparrukoa: urtarrilaren 18an, 18:00etan.
- Genero-indarkeriaren prebentziorako ekimenak: urtarrilaren 17an, 19:00etan.
12 ARLO ETA 26 JARDUERA ILDO
2018ko deialdi honetarako 3.150.953 euro bideratu dira guztira diru-laguntzetan, 12 esparru eta 26 laguntza-ildotan banatuta, honela:
160.000 euro bideratuko dira guztira, era honetan banakatuta:
- Adingabeen ongizatea sustatzeko programen babesa: 40.000 euro.
- Elkarteratzea eta gizarte parte hartzea sustatuko duten programen babesa: 80.000 euro.
- Gizarteratzea sustatuko duten programen babesa: 40.000 euro.
Aurrekontua 24.800 eurokoa da. Kopuru hori Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erroldan izena emanda duten auzo-elkarteen garapenean laguntzeko, elkarte horien jarduteko eremua auzoa edo barrutia denean, eta herritarren partaidetza bultzatzeko izango da.
Guztira 79.200 euroko diru-laguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.
Euskararen erabilerarako diru-laguntzak 158.600 eurora iritsiko dira, kontzeptu hauetan banatuta:
- Eskoletako programak: 29.700 euro.
- Euskararen erabileraren sustapena: 128.900 euro
173.800 euro bideratuko dira hauetarako:
- Hezkuntzan laguntzeko programak: 109.400 euro.
- Eskolako igeriketan laguntzea: 64.400 euro.
60.000 euro, honela banatuta:
- Elkarteen mugimendua ahalduntzeko: 15.000 euro.
- Norbere bizimodua, etxekoa eta lanekoa uztartzeko eta ardurak banatzeko ekimenetarako: 15.000 euro.
- Genero-indarkeriari aurrea hartzeko ekimenetarako: 30.000 euro.
55.000 euroko laguntza emango da, guztia umeentzako, gaztetxoentzako eta gazteentzako programa eta jardueretarako.
50.000 euroko laguntza emango da, honela banatuta:
- Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.
- Agenda 21en bitartez, Auzoetako Bihotzen ingurumen eta gizarte hobekuntzarako: 30.000 euro.
104.900 euro, honela banatuta:
- Osasuna sustatzeko programak: 96.900 euro
- Droga-menpekotasunen inguruko programak: 8.000 euro
2.224.653 euro, honela banatuta:
- Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 579.172 euro.
- Garapenerako nazioarteko lankidetzako urteko programak: helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 370.500 euro.
- Garapenerako nazioarteko lankidetzako zenbait urteko programak: helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 749.981 euro.
- Garapenerako nazioarteko lankidetzako zenbait urteko programak: helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 375.000 euro
- Garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako eta giza eskubideetarako: aldian aldiko ekintza edo ekitaldiak diru-laguntzaren eskaria 2.500 eurokoa edo hortik beherakoa denean: 20.000 euro.
- Garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako eta giza eskubideetarako: diru-laguntzaren eskaria 2.500 eurotik gorakoa eta 8.000 eurokoa edo gutxiagokoa denean: 70.000 euro
- Garapenerako sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako eta giza eskubideetarako: urte biko programak: 60.000.
15.000 euro, guztia etorkinen elkarteen funtzionamendurako programetarako.
45.000 euro, guztia auzoetako jaietarako.