Síguenos en redes sociales:

Joseba Iraolak bere monoplaza berria aurkeztu du

Bilboko Udalak haren autoa babestuko du 2026an

Joseba Iraolak bere monoplaza berria aurkeztu duB. U.

Astelehen honetan goizean, apirilaren 20an,Joseba Iraola mendiko lasterketen pilotu bizkaitarrak 2026ko denboraldia aurkeztu du Bilbon. Bertan Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotzia izan da, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura, Kirol eta Hizkuntza Normalizazioko sailburuarekin eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuarekin batera.

2026an, Bilboko Udalak bat egingo du Bilboko pilotu honek mendi-lasterketen Europako txapelketan garaipena lortzeko asmoz erabiliko duen monoplazaren babesarekin. Babesletza hori Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten banakako kirolarien jarduerari laguntzeko helburuaren barruan sartzen da.  

Joseba Iraolak ibilgailu berria aurkeztu du. Natalia Zamora

10

Joseba Iraola

Pilotua Bilbon jaio zen eta txikitatik maite ditu autoak. Kirol hau eta txirrindularitza uztartu zituen, harik eta 2010ean mendi-lasterketetan lehiatzen hasi zen arte. Hala, Estatuko lau txapelketa irabazi zituen 1. kategorian, 2016., 2018., 2023. eta 2024. urteetan, eta Europako txapelketa bat, E2SC kategorian, 2023an. Joan den denboraldian, Joseba Iraolak hirugarren postua lortu zuen Europako Txapelketan. Hala, Asturiaseko Fito-n irabazi zuen, eta egindako hamaika lasterketetatik zazpitan podiumera igo zen.

2026rako helburua 2023an lortutako Europako titulua berrestea da. Horretarako, 10 proba egingo ditu hainbat herrialdetan, apiriletik irailera bitartean.  Era berean, pilotuak 10 lasterketa egingo ditu estatu mailan, besteak beste Jaizkibel, Aia eta Urrakirako igoerak, Gipuzkoan.