Diseinatzaile grafikoa ikasketez, kooperatibista ofizioz, musikaria afizioz eta sortzailea izatez; 1993an jaio zen Yeray Gascon. David Bisbal entzuten deskubritu zuen musika, hori baitzen etxean eskuragarri zuen bakarra. Erreferentzia horretatik, rock, grunge, stoner eta doinu melodikoetara igaro zen Natxo Torne hezitzailearen eskutik, besteak beste, Incubus, Nirvana, Smashing Pumpkins eta Songs: Ohia taldeekin. 2018an murgildu zen lehenengoz proiektu musikal batean, eta hilabete gutxira sortu zuen Habi, 2019an, Jon Ander Artola taldekide eta bateria jotzailearekin batera. Amasa-Villabonako (Gipuzkoa) lokal txiki batean pasatako orduen eta egindako lanaren lehen fruitua izan zen ‘Loratu’, urte horretan bertan argitaratua. Jarraian etorri ziren gainerako hiruak: ‘Koloreak’, 2020an; ‘Arimak Denboran’, 2021ean, Etxekalte taldearekin batera; eta, azkena, ‘Helmuga’, 2022an.

Yeray Gasconen kultur gomendioak

Abesti bat: ‘Lioness’, Songs: Ohia

Musika talde bat: Etxekalte

Disko bat: Incubus-en ‘A crow left of the murder’ 

Liburu bat: ‘Noraezeroso’, Ghau (Gartxot Unsain)

Anime bat: Bleach

Bideojoko bat: Tunic

Kultur espazio bat: Sahrijai, Villabonan

Podcast bat: Kinka

Antzezlan bat: ‘Album’ (Formol konpainia)