Kaos histeriko-kolektiboa. Horixe izan zen irudiak ikusi nituenean eduki nuen lehen pentsamendua. Bigarrena: espezie gisan desagerpen totala merezi dugu.
Ilara masiboak ikusten ziren dena baten aurrean. Asteburuan eta astebete lehenago ere eratu ziren ilara luzeak munduko bazter askotako denda batzuen aurrean, Parisen, New Yorken, Londresen, Madril, Tokio, Lyonen, Genevan, Milanen,…., bai eta Donostian ere.
Baina, nondik edota zertarako zen jende metaketa hura? Erloju bat erosteko, Swatch eta Audemars Pigueten Royal Pop izeneko erloju berria merkaturatu ondoren sortu dira histerismo mundiala, ilara kilometrikoak, eta erosle sukartsuen arteko borrokak.
Eta berriz galdera bera: Zergatik? Royal Pop modelo dontsuak 385 euro balio du, baina antza, edizio mugatuko artikulua denez, askok espero dute pieza horiek balio dutena baino diru gehiagoren truke saltzea, izan ere birsalmentetan 16.000 euro ordainduko lituzke zororen batek. Hortaz, business eginda dago. Horrexegatik mundu osoko mila eta mila morroik egin dute ilara aleren bat eskuratzeko itxaropenarekin.
Toki askotan liskarrak izan ziren luxuzko enpresa horiek egin zuten eskaintza eskariak gainditu baitzuen. Hiri batzuetan bezeroek gainezka egin zuten dendetan eta horiek itxi behar izan zituzten, Ondorioz, haserreak piztu ostean poliziak gas negar-eragileak jaurti zituen kaos hura baretzeko eta lasaitasuna eskatzeko. Segurtasun-indarren ekitaldia erloju bat erostegatik? Ez dago mundua erabat eroturik?
Masa-gizarte global eta masifikatua gero eta fartsanteago bilakatzen ari da. Balioak eta baloreak urritzen ari dira, eta denak balio du helburua lortzeko.
Israelek gutxienez 73.000 palestinar hil ditu, genozidioa egiten ari da Gazako Zerrendan, sistematikoki urratzen ditu su-eten guztiak, eta herri hiltzailea da. Eurovision izan omen da egunotan, eta genozidioa egiten ari den herrialdea berriz irabazle izatetik oso gertu egon omen da. Ankerkeria horren ondorioak musika-jaialdi batean desagertzen dira?
Hobe gauzkate erloju garesti horiek erosten.