Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Jose Manuel Bujanda

Gora egia!

MANIPULAZIOA zentzurik zabalenean portaera sozialean maltzurki eragitea da. Konbentzitzaileek lortu nahi duten benetako helburua ezkutatzeko funtzio espezifikoa du. Zenbait mezu interesdun positiboki edo negatiboki onartzeko jarrera lausoa sortzea da beraz. Manipulazioa mozorrotu egiten da itxuran sarritan jarrera eta jokabide sozialak aldatzeko helburua ez duten adierazpenen bidez. Manipulazioa albisteen sofistikazioaren eta trebeki iragazitako mezuen lanketa boteretsuaren bidez bideratzen da, eta balio eta ideien inguruko kolektiboen babesak sortzera bideratuta dago. Txandakako botere politikoek interesgarritzat jotzen ditu, sarri, bere sistemaren interesen existentzia eta garapena. Zentzu hertsian, manipulazioak bilatutako iritziaren eraketaren aurreko prozesua aipatzen du. Eta hizkuntzaren eta irudiaren konfigurazio espezifikoarekin, alaitzen, agobiatzen edota izutzen dute, laburbilduz, aurrez taxututako eskema intelektual batean balorazio-prozedura bat proiektatzen dute. Beti ohiko irudikapen interesatuen arabera. Manipulatzaileak, Goebbels infausto haren pertseberantziaz, iritzi publikoaren formazioa bilatzen du. Eta indar politiko jarduleen tentsioaren eremuan bizi da. Frantziak, Dreyfus akatsa (¿?) askotan gogoratzen du. Motiboak. Alsaziar militar judua, 1895ean, bidegabeki akusatua izan zen alemanen alde espiatzeagatik, degradatua, umiliatua eta doilortua . Baina bera zintzoa eta koherentea zen. Ausarta eta adoretsua. Unean uneko estatu-arrazoiaren biktima. Haren birgaitzea Errepublikaren eta egiaren garaipena izan zen, arrazismoa eta antisemitismoa gaitzestea, giza eskubideak defendatzea eta justizia lehenestea izan zela ebatzi zuen Chiracek bere garaian. Zitalkeria eta tratu iraingarria jasan zuen militarrari omenaldia egin zion. Emile Zolak J’accuse artikulua idatzi zuen defentsan Errepublikako presidenteari zuzendua eta L’Aurore egunkaria argitaratua. Horregatik urtebeteko espetxe-zigorra.”Gora Egia!”, oihukatu zuen hitzekin hasi eta amaitzen dut.