KAS alternatiba

Bide-seinaleetan ere egiten zituzten "moldaketak". Euskaraz bizitzeko borondate irmoak erdal seinaletika ezabatu edo aldatzea eska-tzen zuen. Denek ez zuten helburu horrekin egiten, izan zen Errezilerako erdal seinaleari aurrean PE ezarri eta herria Peregil bihurtu zuen graziosorik ere, baina ekintza haien espiritua erdara ezabatu eta euskarari presentzia ematea zen. Horregatik ezabatzen zuten Azcoitia hitzaren erdal C hura, eta gainean K idatzi. Borondatetik gehiago zuten jakintzatik baino. Azpeitia Azpeiti eta Azcoitia Azkoiti bihurtu zituzten. Guk, bertako euskaldunok, ederki genekien hitzaren bukaerako -a organiko hura ez zela arrotzen kontua. Azpeitiarrek horrela egiten zieten trufa azkoitiarrei: Axkoittixe, ipurdixe, gorri-gorrixe. Eta xakelek alderan- tziz xapoei: Azpeitiye, ipurdiye, gorri-gorriye. "Azpeitiye haundiyaue zan, baño Azkoittixek frontoi gehixo eta hobiek zeuzken".

Belaunaldi bakarrean bukaerako -a organiko hori suntsitzera iritsi gara. "Oñ Azkoittin pelotairik ez, Azpeiti nagusi." Korrikak erdi-kalea zeharkatu zuenean ere bozgorailuetatik makur: "Azpeitin ere Korrikaren alde". Euskaldunagoa irudituko zaie...