iSTILU edo zalaparta ager-tzen dira sinonimo moduan; beraz C. Tangana izenarekin Aste Nagusian Bilbora kantari etorri eta bakez ibili eta etxera bueltatzea miraria litzateke. Izenarekin datorkio kasik iskanbilan nahasi behar hori. Egiten duen musika mota berria iruditzen zait. Aspaldirik ezagunak diren rap edo “eggae-tik harago trap egiten omen du artista honek eta egitan askoren trapu zahar eta berriak azaleratu dituenik ezin ukatu. Ez delako pentsatu behar aspaldi politikoki zuzenak izatearren, ozenago entzuten direnek direla arrazoi duten bakarrak. Garaiok pixka bat isilkor mantentzen dituzten ba-tzuk zirrikitu eta arrakaletatik azaldu dira, zentsura beti dela zentsura, eta betoa oraindik harago doala aldarrikatuz. Ezagunenetatik X. Mugurutza eta maila goreneko hiru bat bertsolari, besteak beste. Duela astebete lagunarteko afalondo baten, ordea, EHn zentsura eta beto gehien antzean izan duen artista batek ozen aldarrikatu zuen “nire eta bilbotar denen diruaz Bilboko udalak ez zuen holako zerrikeriak kantatzen duen inor kontratatu behar”. Berresanez, betiere, alde bateko iritzia, Madrileko agintarientzat Luis Pastor eta haren semeak, inongo Titiriteroak, edota bizpahiru rapero gorriak kantatzen dituztenak direlako zerrikeria, gorrikeria, edo delakoak. Betoa jartzeko bestekoak esan nahi dut. Eta horrela jarri ere jarri dizkiote. Azken hauen defentsan, eta “zentsura mota guztien kontra”, ia denok geunden inguru hauetan, harik eta aspaldiko eta inoiz baino eguneratuagoko gai unibertsala azalera den arte: “C. Tanganaren letrak matxistak dira”. Garai hauetan pentsaera edo izaera politiko zuzen bakarra feminista izatea da antza. Auto-zentsura nabarmena eginez bukatuko dut, tranpa edo egundoko iruzurra eginen nukeelako politikan kopuruak duen garrantzia aipatu eta C. Tangana ikus-entzuten joango ziren emakumezkoak zenbatuz. Zehatzegi arakatzen ditugu gai bakunak eta heziketa orokorrean datza emakume edo gizaki osoaren defentsarako muina.