Atzo nire bikotekidearen 36. urtebetetzea izan zen, eta ospatzeko mila arrazoi ditugu. Hamabi urte baino gehiago daramatzagu elkarrekin bizitza partekatzen eta ezin naiz zoriontsuagoa izan bere ondoan. Elkarrekin bidaiatu dugu, ikasi dugu, barre egin dugu, negar ere bai... Ezkondu gara, eta bi alaba zoragarri ekarri ditugu mundura: June eta Maia. Egunerokotasunez eta maitasunez betetako etxe bat eraiki dugu. Zure ondoan pertsona bezela hazteaz gain, zoriontsuago egin nauzu. Egunero ematen didazun guztia eskertzen dizut, bihotzez. Zurekin denak du zentzua. Zorionak, maitea. Jarraitu dezagun dantzan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
