Krutwigen berrirakurketa bere mendeurrenean

14.05.2021 | 01:04
Krutwigen berrirakurketa bere mendeurrenean

BIHAR, maiatzaren 15ean, Federico Krutwig Sagredoren jaio-tzaren mendeurrena betetzen da; izan ere, 1921ean jaio zen eta 1998an zendu. Tarte horretan, ekarpen asko eta hausnarketa ugari utzi zizkigun. Hala ere, bere obra erraldoiaz lerro xume batzuk idaztera goaz gure gazteriak jakin ditzan bere ideia batzuk, laburki bederen. Zalantzarik gabe, bere luma oso oparoa eta zorrotza izan zen eta ekarpen andana egin zizkion euskarari, euskal politikagintzari, literaturari edo ekonomia berari ere.

Erromako exilioan bera ezagutzeko parada izan genuen 1970ean eta aukera paregabea berarekin intelektualki aberasteko eta azterketa sozioekonomikoa beste modu batera heltzeko. Gerora ere, berarekin Bruselan eta Euskal Herrian egoteko zortea izan genuen eta beti, bere buruan, Euskal Herria zegoen. Harreman pertsonaletarako zakar samarra zen, baina halere bere ingurura ezkertiar jende andana hurbiltzen zitzaion: politikariak, gerrilari ohiak, kazetariak, intelektualak eta abar.

Federico euskaldun berria zen eta 26 urterekin, Azkueren eskutik, euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzaindian ere ez zen ezkutuan ibili; hasteko bertako bilerak euskaraz egitea lortu zuen; euskara batuaren alde jo zuen eta beraren ustetan euskara batuaren oinarriak lapurtera klasikoan zeuden historikoki finkatuta. Beraren-tzat, egon bazegoen tradizioko euskara kultua, hain zuzen, jadanik Leizarragak eta Axularrek idatzi zuten euskara eta hori indartu eta garatu behar zen.

Aranismoak erabiltzen zuen euskara garbiaren aurka zegoen eta grekera klasikotik zetozen termino kultuak maileguan hartu behar zituen euskarak, hizkuntza aurreratu eta aberatsa izan nahi bazuen. Berak euskara hori erabiltzen zuen: lapurtera klasikoa.

Eliza Katolikoa Euskal Herriaren etsai-tzat zeukan, betidanik euskararen aurka egon zelako eta aurkakotasun hori areagotzen zuen Pio XII. kontra Espainiako gerla zibilean euskaldunekiko izan zuen jarrera maltzurragatik. Horrela, Euskaltzaindiako ekitaldi batean, Eliza Katolikoa goitik behera gogor kritikatu zuen euskara bazter-tzeko zeraman politika koloniala zela-eta. Eta ondorioz ihes egin behar izan zuen Iparraldera, non Likiniano, Kasilda, Legasse, Miangolarra eta beste hainbat iheslarirekin elkartuko zen.

Erbestetutako lehen urtetan, euskal enpresarien Biltzarra eratu nahi izan zuen, hain zuen, Miarritzen eta euskaraz. Horretarako Londresetik laguntza paregabea eman zion Irujok, begi onez ikusi baitzuen gerra osteko garaietan euskal enpresarien lobby antzeko bat sortzea euskal ekonomiari indar berri-tzailea bere obra politikoa arras oparoagoa izan: Vasconia (1963), La ccuestión vasca (1965) eta Computer Shock. Vasconia. 2001 (1984).

Vasconian aurkituko dugu Euskal Herri Handiaren historia, zein gaur egungo Akitania Berriak, Nafarroak eta EAEk osatzen duten euro-erregiora hurbiltzen den. Halaber, euskal nazioaren oinarri nagusia ez da arraza, aranismoak zioen bezala, hizkuntza baizik eta bigarren maila batean kultura eta mentalitatea, erlijioa, arraza eta ezaugarri ekonomiko-sozialak. Naziogintza prozesu dialektikoa da, kontraesanez betea, eta ikertzeko metodo gisa materialismo historikoa erabiliko du, marxismoari jarraituz. Halaber, jabetza pribatuaren aurka azalduko da, esplotazioa ekidin nahi bada eta oraindik bizirik zegoen euskal jabetza komunala defendatuko du.

Aipatu liburuan, Euskal Herria Handiaren azpiegiturak eta ekonomia antola-tzeko ildoak emango dizkigu, non nekazaritza aurreratu, industria moderno, komunikabide lehiakor, zerbitzu eraginkor eta unibertsitate egokiak eratu behar baititu. Ideia horiek mapetan jasota daude hirurogei urte beranduago aldera ditzagun. Eta egiari zor, ideia ugari bat datoz gaur egungo euro-eskualdearekin parekatzen badugu. Beraz, hein batean, Federico euskal igarlea ere izan genuen.

Bestalde, euskal administrazio politikoa nola izan behar zuen ere marraztu zigun. Horretarako, oinarri-oinarrian Biltzarra ipiniko du, erakundetze demokratikoa erdietsi nahi badugu. Diseinu horretan Kropotkinen eragina nabarmena da.

Hirurogeiko hasieran Euskal Herriaren etorkizun politikoa marxismoaz blai-tzen hasita zegoen eta La cuestión vasca iturriko ur freskoa bezala etorri zitzaigun demostratzeko marxismoak (Lenin) ere bidea ematen zigula autodeterminatzeko eskubidea onesteko gure independentziarako bide eta borrokan. Hamarkada horren amaiera aldera eta Franco hil aurretik, ezkerreko abertzaleok oinarrizko liburu gisa erabili genuen.

Bestalde, prozesu politiko hori baketsua izango da, alabaina diktadurak edo demokrazia ezak galarazten badio Euskal Herriari independentea izatea, zapaltzaileen estatuaren aurka borroka armatura jauzi egitea zilegia litzateke. ETAren V. Biltzarrean parte hartuko du eta onartuko dira bere hainbat teoria, hala nola antolakuntza lau frontetan banatzea (kulturala garrantzitsuena Krutwigen aburuz). V. Asanblada horretan Biltzar Ttipiko kide izendatuko zuten.

Erbestetik itzulita, Krutwigek Computer Shock idatziko du non, igarle moduan, konputagailuen iraultzak dakarrena aurreikusiko duen eta Euskal Herriak zer egin behar duen progresuaren gurpila ez galtzeko. Etorkizunean makinek pertsonen adimena eskuratuko dute eta makina batzuek, robotek, proletalgoa ordezkatu. Ondorioz, Marxek aurreikusten zuen langileriaren iraultzak zentzurik ez du izango, iraultza buru-tzeko proletalgoak gaitasunik ez baitu, bai ordea jakintza gorena duen eliteak. Eta horretarako euskal elite sortzailea eratu eta elikatu behar da: Sophopolisen, jakitunen hirian, euskal elitearen bilgunean, non asmakizun gorenak emango diren Euskal Herriak herrialde aurreraturenen artean iraun dezan.

Krutwig, ezagutu behar den euskal igarlea da.

* Krutwigen Lagunak Ekimena taldearen izenean

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia