Euskal Sagardoaren jatorri deituraren barruan aurrerapauso garrantzi-tsuak ematen ari zaretela iragarri duzue, Iparraldeko eta Nafarroako sagardogileak ere batzeko bideari ekin diozuela jakinaraziz. Hori izan da jatorri deitura sortu zenutenetik izan duzuen asmoa, ezta?
Bai, asmoa beti izan da kalitate bermea duen produktua aurrera atera-tzea, eta, noski, ekoizten den lurraldea babestea. Historikoki Euskal Herri osoko produktua izan da sagardoa eta gaur egun ere lurralde guztietan ekoizten da, Gipuzkoaren kasuan kopurua askoz handiagoa bada ere.
Nolakoa izan da honetara iristeko egin duzuen ibilbidea eta lana?
Lan egin dugu, baina lan handia gelditzen zaigu oraindik aurretik, aurrera pausuak eman baditugu ere, behin betiko onarpenaren zain gaude. Horrez gain, guztion artean ondo antolatu behar ditugu estrategia eta aurrera bideak, eta horretarako bilerekin ere hasiak gaude.
Une honetan, Euskal Sagardoa egiten duten sagardotegi gehienak gipuzkoarrak dira (42), bizkaitarrak eta arabarrak, berriz, hiru eta bi, hurrenez hurren. Kopuru hori datozen urteetan igoko dela aurreikusten duzue?
3Oraintxe ari gara zerrendak osa-tzen eta bertako eragileekin lanean. Malus Bat proiektuaren barruan, eginkizun nagusietako bat hauxe izango da. Baina, bai, aurreikusten dugu geroz eta gehiago izango direla datozen urteetan. Hala ere, Jatorri Deitura borondatezko proiektu bat bat da, eta horretarako interesa duten sagardogileak egongo dira bertan.
“Etorkizunera begira, jatorri deitura indartzea eta Malus Bat proiektua martxan jartzea dira gure helburuak”
250 sagar ekoizle daude gaur egun. Ekoizle kopurua handituko dela uste duzue?
Jatorri Deiturako sagastiak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban daude oraingoz, baina Nafarroa eta Iparraldean ere badaude sagastiak eta Euskal Sagardoan sartuko direla aurreikusten dugu. Denborarekin gehiago izango dira, eta gure interesa da sagargile hauek profesionaliza-tzen joatea. Etorkizunean sagar gehiago beharko dugu, eta kalitate handiko sagarra. Sektoreak bultzada bat behar du eta horretan lan egin beharko dugu.
Zein dira sagar ekoizpenean une honetan dauden oztopoak?
Sagar ekoizpenean hainbat erronka ditugu, baina momentu honetan garrantzitsuena sagar kopuruari eta uzten arteko orekari dagokiona da. Sagasti gehiago behar ditugu eta horrez gain, urtero sagarra ekoizteko bidea jarri, orain baino orekatuago. Uzten arteko oreka lortzeko hainbat azterlan bideratzen ari da sektorea: bakanketa, txertaka patroi berriak, polinizazioa… eta sagasti berriak aldatzen ere ari dira.
Euskal Sagardoaren jatorri deituraren bilakaera oro har nola laburbilduko zenuke?
Bilakaera positiboa da. Ekoizpenari begira hainbat helburu lortu ditugu eta kontsumitzaileak ere ari dira pixkanaka Jatorri Deitura ulertzen. Helburua da sagardoa dagokion lekuan jartzea merkatuan eta horretarako gure sagarrak eta kalitatezko produktua dira oinarri. Egindako bidea ona izan da, baina etorkizuneko erronka oraindik eta handiagoa da.
Aurrerantzean, non jarriko dituzue indarrak?
Jatorri deitura indartzean eta Malus Bat proiektua abiaraztean. Euroeskualdearen laguntza bat lortu du sektoreak sagarraren, sagardoaren eta sagardotegiaren plan estrategikoa egokitu eta garatzeko, eta Jatorri Deitura berrituaren estruktura antolatzeko.