Broadwayko musikal nagusia den 'Chicago' ikuskizuna Bilbora helduko da abenduan. Hilaren 5etik 29ra bitartean, Arriaga Antzokiak Gabonetarako plan ezinhobe hau eskainiko du, generoaren historiako obra garrantzitsuenetako bat dena.
SOM Produce sustatzaileak bultzatuta, Chicago musikala Bilbon izango da abenduan 28 emanaldi eskaintzeko eta, horrela, bere arrakasta geldiezinarekin jarraitzeko, Broadwayn estreinatu zenetik 25 urtez baino gehiagoz ikusgai egon ondoren. Izan ere, ekarriko dugun bertsio berri hau erreferente bat da garai guztietako musikalentzat da, eta nazioarteko 60 sari baino gehiago jaso ditu aurkeztu den 38 herrialdeetan, non 34 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi duten. Chicagoren muntaketa honetan Victor Conde da zuzendari egoiliarra eta Andreu Gallén zuzendari musikala. Produkzioa gaur egun New Yorkeko Ambassador Theatre antzokian ikus daitekeen berbera da. Fred Ebb eta Bob Fossek idatzia, John Kanderren musikarekin eta Fred Ebben letrekin, Chicagok 6 Tony sari, 2 Olivier sari, Grammy bat eta beste hainbat aitortza jaso ditu, nazioarteko 60 sari baino gehiago lortu arte.
Arriaga Antzokiak 24 aktore-kantari-dantzari izango ditu bere agertokian, non paper azpimarragarriak izango dituzten Silvia Álvarezek, Roxie Hartena eginez (Teresa Abarcak ere egingo du rol hori hainbat emanalditan), eta Ela Ruizek, Velma Kelly hezurmamituz. Jaime Zatarainek ere pisu handia du, Billy Flynn abokatuarena eginez, eta Imma Cuevasek, Mama Mortonena eginez. Zalantzarik gabe, musikalean parte hartzen duten artista guztiei ilusioa egingo die Chicago interpretatu duten artista handien lorratzean sartzeak, Lizza Minelli, Melanie Griffith, Patrick Swayze, Sofia Vergara edo zerrendan sartu berri den Pamela Andersonekin batera.
Musikalari buruz
Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da Chicago, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsal bat, partitura mitiko bat eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia bat.
20ko hamarkadako gainbehera bitxiaren erdian girotuta, Chicagok Roxie Hart etxekoandre eta gaueko klub bateko dantzariaren istorioa kontatzen du. Bere maitalea maltzurkeriaz hiltzen du, uzteko mehatxua egiten dionean. Zigorra saihesteko etsialdiak bultzatuta, Roxiek publikoa, komunikabideak eta Velma Kelly ziegakidea eta arerioa engainatzen ditu, eta Chicagoko abokaturik trebeena kontratatzen du: Billy Flynn. Abokatu ospetsuak bere krimena kezko hesi bihurtuko du, gaur egun eskandaluei buruzko aldizkarietan irakur daitezkeen antzeko izenburu sentsazionalistekin.