Ostiral honetan, urriak 22, 'It don't worry me' izeneko ikuskizun berezia jaso zuen Harrobia aretoak, BAD- Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren hogeita hirugarren edizioaren baitan antolatutakoa.

Proposamen honek antzezlan biluzi eta nagusiki antzezle izatetik abiatuta, ia hutsik dagoen espazio batean, errealitatea eta fikzioa nahastuz, artearen eta politikoki zuzena denaren arteko tentsio desberdinak eszenaratzea proposatzen duen muntaia eszenikoa aurkezten du.

"It don't worry me" antzezlana bi kolektibo eszenikoren konplizitatetik sortutako proiektua da: Atresbandes eta Bertrans Lescak eta Nasi Voutsasek osatutako bikotea. Alde batetik, Atresbandes taldeak ibilbide eklektikoa garatu du formatu eta gai desberdinetako lanekin, hala nola "Solfatara", "Locus Amoenus" eta "All in, Coda". Bestetik, Lescak eta Voutsasek aktore-jokoan oinarritutako antzezlan batetik abiatuta, Europar Batasuneko herrialdeen ezberdintasunak ("Eurohouse") edota ekialde eta mendebaldearen arteko talka ("Palmyra") bezalako gaiak jorratu dituzte.

BAD Jaialdiak bere XXIII. edizioari amaiera emango dio igandean, hilak 24, Uria abangoardiaz eta antzerki, dantza, performance, arte bizi edo dramaturgia berrien proposamen ezberdinez bete ondoren. Bihar, jaialdia agurtzeko, Colectivo V.A.L.Ak Bilborock aretoan (12:00etatik 18:00etara) "You are welcome!" instalazioa-erakusketa estreinatuko du, eta 20:00etan, Cielo Raso konpainiaren "Piedra" lana ikusi ahal izango da.

Jaialdiari buruzko informazio guztiak esteka honetan dago ikusgai. Prentsarako materialak, berriz, honako esteka honetan.