- Marina Beheretche biolin jolea, gaur egun Euskal Herrian dagoen musikari hoberenetakoa da. Ipar Euskal Herriko orkestra sinfonikoaren kideari estilo desberdinen arteko zubiak eraikitzea gustatzen zaio. Binaka bikotea Philippe Ezcurra soinujolearekin, Ezekiel laukotea, mota ainitzeko kolaborazioak, besteak beste, Estitxu dokumentalean, eta Lau Sasuak bezalako proiektuek osa-tzen dute 35 urteko biolin jolearen bidea. "Duela lau urte, Lau Sasuak proiektuan Vivaldiren lau urtaro ospetsuak eta euskal musika uztartu genituen, musika klasiko indartsua alde batetik, eta txalaparta bezalako erritmoak bestetik, Paxkal Indo eta Paxkalin Xabañoren eskutik, Mixel Etxekoparren parte hartzearekin" dio Beheretchek. Aztarnak proiektu berrian musikari berekin lan eginen du Ipar Euskal Herriko bidegileak ezagutarazteko asmoarekin. "Diru bilketa egin ondoren, 2021ean bertan grabatu eta aurkeztu nahi genuke gaurko begirada izanen duen lan berria. Nire-tzat, gauza naturala da zubiak eraikitzea eta estilo desberdinen arteko mugak haustea beharrezkoa da. Nik guztiak maite ditut hola handitu bainaiz!"

Marina Beheretchek mezu hori zabaltzen du lau haizetara Ipar Euskal Herriko orkestra sinfonikoaren beste musikariekin dagoelarik. Baionako kontserbatorioko irakasleek osatzen duten taldea da, eta ehunka gazte beren egoi-tzan hartu eta formatzeaz gain, ikastetxeetara joaten dira ere maiz musika irakastera.

Lehen biolina denez, Marina Beheretche harremanetan dago beti musika zuzendariarekin. "Programazioa egiten laguntzen dut eta ez delarik etortzen nik gidatzen dut orkestra osoa ere. Dudan energia partekatzen saia-tzen naiz, alaitasunarekin. Musika maite dut asko, nere biziaren parte handia da eta dudan amodio haundienetakoa da. Behar dut musika, maite dut eta gustatzen zait besteekin partekatzea: nere bizia da!"

begietan maiz dirdira eta ezpainetan irria duen Marinari, Jean Marc eta Louis Beheretche, aita eta aitatxi, goi mailako musikariak izan baitziren. Bateria jolea zen lehena eta esku soinularia bigarrena. "Etxean musika en-tzun izan dut beti eta haurtzarotik kontzertuetara joaten nintzen maiz. Klasikoa, ordea, ez genuen gehiegi entzuten, gurean rock, tradizionala eta munduko musikak nagusi ziren eta. Euskaldunek artea asko maite dugu, oro har. Ttikia nintzelarik kantu eta an-tzerki asko egiten genuen Uztari-tzeko ikastolan eta amodio horrek beti segitu nau!" dio lapurtarrak.

Marina Beheretchek Baionan hasi zituen ikasketak, urte batez Donostian Musikenen aritu zen eta beste zortzi urtez Okzitaniako Tolosako kontserbatorioan ikasi zuen. Bertan, ehunka kontzertu eman zuen eta dioenez, han ikasi zuen bere lana. Argi du asko zor diela bertako musikari eta irakasleei. Pandemiarengatik Iparraldeko orkestrak ezin du gehiago kontzerturik eskaini baina berriki musikari guztiak berriz elkartu ziren Angeluko Quintaou antzokiaren taulen gainean Beethoven eta Sarasateren obrak elkarrekin jotzeko. "Marina Chiche biolin bakarlari ikaragarria ere gurekin zegoen. Ze plazerra, miresgarria baita guretzat!" Gabonetako kon-tzertu handiak arnasa eman dio arrasto bila segitzeko eta datozen hilabeteetan agertuko den Aztarnak proiektua egia bilakatzeko.