Maia Iribarnek (Lasa, 1995) eta Paxkal Irigoyenek (Ainhize-Monjolose, 1988) sortutako Bañolet telesaila da Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Bekaren irabazlea. Umeen begiradatik sortutako egitasmoak lau kapitulu izango ditu orotara. Irabazleek 15.000 euroko saria jaso dute eta horrekin, saioa ekoitzi eta datorren urteko Azokan aurkeztuko beharko dute proiektuaren emaitza.
Pandemiaren ondorioz Iribarnek eta Irigoyenek ekitaldira bertaratzerik izan ez duten arren, bideo batean azaldu dituzte ekoizpenaren nondik norakoak: "Nafarroa Behereko adin ezberdinetako biztanleekin aurrera eraman nahi dugun ikus-entzunezko proiektu parte-hartzailea da". Umorea, absurdoa eta poesia nahastuko dituzte, protagonista izango den ume taldearen ikuspegitik. Helburua, azaldu dutenez, "identitateari buruzko gogoeta egitea izango da".
#55DA #TaupaDA ?? | Sormen Beka ??
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) December 6, 2020
Umeen begiradatik sortutako "Bañolet" telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka@Gerediaga @DurangokoUdala pic.twitter.com/leUdN5iDiL
Lo último |