BILBO. Arriaga Antzokiak 'Interbeing' lanaren estatu mailako estreinaldia eskainiko du datorren ostegunean, hilak 24, arratsaldeko 19:30ean. 2Theatre konpainiak Edinburgoko Fringe jaialdian saritutako ikuskizuna antzeztuko du. Soldadu ukrainarren eta zibilen zuzeneko testigantzetan oinarritutako gidoiak, hango guda-gatazka aztertzen du.

InterbeinglanaEdinburgoko Fringe jaialdianizandako arrakastaren ondoren helduko da Bilbora.Han, Etxepare institutuko ScotlandgoesBasqueprogramaren eskutik eszenaratu zuteneta “Spirit of the Fringe” saria irabazi zuen.

Interbeingmuntaia berezia da,eszena berean hizkuntza desberdinak ere nahasten dituena, euskara eta ukraniera adibidez, baina edozelan ere arazo gabe ulergarria dena pertsona ororentzat. Publikoa elementu anitzeko espektakulu bizi baten aurrean aurkituko da, osagarri fisiko izugarria duen rapsodia bisual bat, zuzeneko musika originalarekin, eta dantza, antzerkieta akrobaziekin.

Soldadu ukrainarren eta zibilen zuzeneko testigantzetan oinarritutakogidoiak, herrialde hartan gertatutako guda-gatazkaren igotzea aztertzen du, indarkeria maila desberdinetatik igaroz, esaterako, futbol zaleerradikalen taldeetan aurkitutakoan geldituz.Izan ere, obraren antzezleetako batzuk Ukrainako hooligan ohiak dira.Ikuskizunak tresna desberdinen erabilera ere badu bere barnean, eta Ukrainako gatazka belikotik ateratako fotografia dokumental txundigarria ere bai.Konpainiak berak abiatutako ikerketako testigantza autobiografikoetan agertutako gaiak lantzen ditu obrak,maitasunetik hasi trauma ondorengo sindromeraino.