BILBO. Bilborocken ospatutako eta Bilboko Udalaka antolatutako Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketak baditu irabazleak. Hasiera batean parte hartu zuten 344 taldeetatik hiruk lortu dute garaipena, bakoitzak bere kategorian. Pop-rock atalean Wicked Wizzard bizkaitarrak irabazi dute; metal atalean, Deriva madrildarrak; eta urban atalean, Guadalajarako Colectivo Shumareli taldeak.

Bilborock Aretoan egin dira lehiaketa honen sailkapen-fase guztiak, eta bertan egin dira finalak asteburuan. Musikaren arloko 11 adituk osatutako epaimahaiak (5 pop-rock modalitatean eta hiruna metal eta urban modalitateetan) hautatu ditu sarituak.

Lehenengo sariez gain, Pop-Rock atalean, Beluga (Madrid) eta Go Cactus (Baleares) taldeak bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren; eta Metal arloan, Last Dissonance (Barcelona) eta Blind The Eye (Portugal) taldeek bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte. Urban kategorian, Kenna I (Bizkaia) eta JazzWoman (Valentzia) izan dira bigarren eta hirugarren saridunak, hurrenez hurren.

Mi Buenaventura taldeak Epaimahaiaren Sari Berezia lortu du.

Aurten 1.500 pertsona inguru gerturatu dira kontzertuetara eta gainera, Bilbao Gazteren orrian streaming bidez ere ikusi ahal izan dira. Gainera, sailkapen-faseetan ikusleek 548 eman dituzte.

Bilbo Hiria Pop-rpock lehiaketako 31. edizio honetan 344 taldek eman du izena (256 taldek, Pop-Rock kategorian; 41ek, metalean, eta 47k, urban kategorian).

Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-taldeentzat Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa antolatzen du urtero, haien talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta, aldi berean, Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko aukera emateko.