Larrabetzuko Udalak 2021 urterako udal-tasa eta zergen kostuaren manten-tzea onartu zuen asteazkenean ospatutako osoko bilkuran. “Koronabirusak ondorio ugari ekarri ditu, esaterako ekonomi arloan. Bada, ezohiko egoera honen aurrean, Larrabetzuko Udalak tasak eta zergak izoztea onartu zuen urriaren 28ko osoko bilkuran gobernu taldearen botoekin. Gobernu-taldeak egin zuen proposamena osoko-bilkuran, Larrabetzuko herriaren, bertoko familien eta enpresa txikien egoera ekonomikoa arin-tzeko, bai eta egoera gaitz honetan ostalaritzako edo merkataritzako establezimenduak dituzten pertsonen egoera arindu guran ere”, azaldu zuten Udaletik. Gainera, beste hainbat ordenantza onartu ziren osoko bilkuran; batik bat lehen sektorerako diru-laguntza berriena, gazteek etxebizitzak alokatzeko suben-tzioena edo tximiniak garbitu eta mantentzeko laguntzak, beste batzuen artean.