Larrabetzu - Larrabetzuko Udalak aurtengo subentzio proiektua diseinatzeko aurrera pausa handiak eman ditu. Aurten, hau da, 2020 urtean, 154.850 euro izango dira -2019an baino %6 gehiago- herritarren, elkarteen eta familien eskaerei erantzun ahal izateko. Honen inguruan aspektu edo gai desberdinetara zuzendutako laguntzak desberdindu ditu herriko gobernuak. Batetik, arazo ekonomikoak dituzten failia larrabe-tzutarrentzako subentzioak izango dira, hauen mantua ziurtatzea xede izanda, eta, bestalde, herriko putzu septikoak garbitzeko laguntzak ere izango dira. Kirol arloa lantzen duten herriko elkarteek ere subentzioa eskatzeko aukera izano dute eta, gainera, aspektu kulturala ere arlo honetan zainduko du Larrabetzuko Udalak. Euskarak egunerokotasunean daukan garrantzi handia kontuan izanik hizkuntza ikasi nahi dutenek ere diru-laguntzak izango dituzte eta, herrigunetik kanpo bizi direnen termita-arazoak konpontzek ere subentzioak izango dira. Amaitzeko, Udalak beste hainbat aspektutan egingo ditu inbertsioak; herriko jaietan, nazioarteko arapenerako proiektuetan, herrian konposta egiteko, jubilatuen etxearentzat eta abar. - O. Pérez