akina zen Astrako bunkerra Gernikako bonbardaketan zutik mantendu zen eraikin bakarranetarikoa izan zela. Eta baita Udalak "herriko ondarearen altxor" denar atonduko zuela ere. Bada, atzo Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok zehaztu zuenez 2022ko apirilaren 26rako, bonbardaketaren urteurrenerako, gunearen egokitzapenak "amaitutzat" ematengo lirateke. Bunkerra estaltzeaz gain, memoria historikoari lotutako erakusketak antolatzeko 200 metro koadro sortuko liratake, Astra eraikinerako sarbidea oinezko bilakatueta ondoko aparkalekurako ibilgailuen sarbide aproposagoa eraikiko lituzkete.

Estalkia egiteko lanak aurki aterako ditu toki-administrazioak lizitaziora. Horretarako 347.718 euro erabiliko dituzte. Estalkia eraiki-tzearen arrazoaik argi utzi dituzte: azkenaldian bunkerrak hezetasun arazoak izan ditu. "Ura iragazten da, eta bere egoera ez da egokiena", ziurtatu du Gorroñok. "Auschwitz-Birkenau Estatuko Museoak antolatutako Auschwitz-i buruzko erakusketa egin behar genuenean" konturatu ziren udal teknikariak bere egoera txarraz. "Eta zerbait badugu Gernika-Lumon, zaindu beharrekoa, gure memoria historikoa da". Estalkiaren bitartez, eraikina babesteaz gain, Udalak toki berri bat izango du. "memoria historikoari lotutako erakusketak eta ekitaldi desberdinak antolatzeko erabilgarri izango da, baita kultur ekimenak jasotzeko ere". Estalkia eraikitzeko erabiliko den materiala egurra izango dela jakinarazi dute.

Bestetik, ondoan kokatzen de Astrako eraikinerako sarrerak ere aldaketak biziko ditu. Izan ere, jende mordoa egoten da gunean, nahiz eta bertatik aparkalekurako bideak gurutzatzen duen. "Gunea oinezkoentzat bihurtuko dugu. Bertatik ibilgailuak aldenduz", segurtasunean ere hobetuko dela azaldu du Gernika-Lumoko alkateak. Nabarmendu duenez, "parke txiki baten tankera" izango du, gaur egunean dagoena baino erosoagoa. Aparkalekura sartzeko pasabide berria egingo dute, "Astra eta Talleres de Guernica-ko bunkerren artean kokatutakoa". Poriektuaren arabera, ez da ibilgailuan aparkatzeko plazarik galduko eta beste aldean trena saihesten duen pasabidea -2020ko martxoan ireki zena- bere horretan mantenduko da etorkizunean.

Gorroñoren arabera "orain hasiko dira izapideak". Gobernu Ba-tzarrean onartua jada, "aste honetan irtengo da lizitaziora". Prozesua errealitate bihuratzeko hiru hilebeteko exekuzio-epea izango da. "Jakin badakigu batzuetan izapideak nahi genukeen baino mantsoago doazela, baina datorren 2022ko apirilaren 26rako prest eduki nahiko genuke Astrako bunkerraren estalkia". Hau da, Gernika-Lumok bere bonbardaketaren 85. urteurrenerako izan nahi ditu prest egokitzapen hauek. "Bonbardaketaren aurreko Gernikako aztarna bakarrenetakoa da, eta baldintzarik onenetan mantendu nahi dugu. Ez bakarrik babestutako eraikina delako, gure ondarearen parte delako ere bai", aipatu du Gorroñok.