Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazteria zerbi-tzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkartean batzen diren Ajangiz, Arratzu, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Morga, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udalek antolatzen duten Busturialdeko VII. Enpresa ideia lehiaketak baditu irabazleak. ArrAIn enpresa ideiak lortu du lehenengo saria, 3.000 eurokoa eta N Espacio para eventos y alojamiento rural izenekoak bigarrena, 2.000 eurokoa.N Espacio para eventos y alojamiento rural Lehen sektorearekin lotutako ideiarik onenaren saria Bertokuek enpresarentzat izan da eta covid-19aren eragina arin-tzera bideratutako enpresa ideia onena DI-DA Busturialdeko Delivery Zerbitzua ideiak eraman du. Azken bi hauek 1.000 euroko sari bana lortu dute.

"Busturialdeko VII. Enpresa Ideia lehiaketaren on line sari banaketa ekitaldia burutu da e ta zuzenean eman da streaming bidez. ArrAIn izeneko ideiak jaso du 3.000 euroko lehenengo saria eta N Espacio para eventos y alojamiento rural ideiak 2.000 euroko bigarren saria", diotenez. Enpresa ideia bi hauen sustatzaileek gainera Arratzuko Elkartegiko langune bat doan erabiltzeko aukera ere izango dute urte batez euren ideia aurrera eramateko. "Halaber, Torrealday Aholkularitza empresa gernikarrak irabazleari urtebeterako aholkularitza zerbitzua (zerga, lan eta kontabilitate-aholkularitza) emango dio doan eta bigarrenari, aldiz, sei hilabeterakoa".

Bertokuek ideiarentzat izan da lehen sektorearekin lotutako ideiarik onenaren saria eta BertokuekDI-DA Busturialdeko Delivery Zerbitzuat, berriz, covid-19aren eragina arintzera bideratutako enpresa ideia onenarena. Bi sari berezi hauek 1.000 euroko sari bana eraman dute.

32 parte-hartzaile

Guztira, 32 izan dira eskualdeko ekintzaile gazteek aurkeztu dituzten enpresa ideiak, inoiz baino gehiago. Lehenengo saria jaso duen ArrAIn ideia, proiekzio konputazionalean, adimen artifizialean eta Big Datan oinarritutako sistema da. Ibon Reinoso Isasi bermeotarra eta Eneko Gonzalez de Audikana Guardeño eta Mikel Amutio Colmenares dira ideiaren sustatzaileak.

Aipatzen dutenez, "eskandailua monitorizatu eta doitzeko erabiliko da, une honetan erabiltzen den teknika tradizionala, oso motela eta zehaztasun gutxikoa baita. Sistema horri esker, ontzi jakin batean harrapatutako espezieei buruzko informazioa zehatz eta denbora errealean monitorizatu ahal izango da, hobeto saldu ahal izateko. Gainera, arrantzaguneen trazabilitatea ez ezik, harrapatutako populazioa tailaketaren bidez ikusteko gaitasuna ere kontuan hartuko da".

"Gure ustez, itsas sektorea babesteko ardura dugu, historikoa delako gurean. Arrantza-sektorea bolada txarrean dago eta, ondorioz, itsasotik bizi diren familia osoak arriskuan daude", esan du Ibon Reinoso gazte bermeotarrak, ideiaren sustatzaileetako batek.

Bigarren saria N Espacio para eventos y alojamiento rural izeneko enpresa ideiarentzat izan da. Ekitaldietarako eta landa-ostaturako gunea da N, Gernika-Lumoko Cid Foruria neba-arreben eskutik, Yaiza, Ania eta Asier. Ideia euren ekitaldi-enpresa propioa sortu zutenean espazio falta zegoela ikusi eta sortu zen. "Ekitaldiaren zerbitzu integrala eskaini nahi dugu, enpresa, erakunde eta partikularrek kultura, enpresa edo gizarte arloko ekitaldiak alokatu eta horiei lekua egin ahal izateko. Bertan, gainera, bertaratzen direnek ostatu hartu ahal izango dute. Gure eskualdean esperientziak sortzeko gune bat, non ekitaldien eta aisialdiaren sektoreko enpresek beren produktua gure ingurunean eskaini ahal izango dute.

Ideiak

Guztira, 7.000 euro banatu dira negozio ideiok martxan jartzen laguntzeko Busturialdean. Gainera, bi ideia irabazleak Arratzuko Elkartegiko langune bat doan erabiltzeko aukera ere izango dute urte batez euren ideia aurrera eramateko. Halaber, Torrealday Aholkularitza empresa gernikarrak irabazleari urtebeterako aholkularitza zerbitzua (zerga, lan eta kontabilitate-aholkularitza) emango dio doan eta bigarrenari, aldiz, sei hilabeterakoa. Bere helburuak, "beste batzuen artean, ekintzailetza kultura hedatzea, Busturialdean lana eta aberastasuna sortzea eta eskualdeko ekonomia sustatzea dira. Lehiaketa, Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Gaztedi Busturialdea' proiektuan kokatzen da, 'Lana bilatzea, Lana da' programaren barne", antolatzaileeek diotenez.