- Hondarribiatik eta Galizako Camariñasera arte doan itsas-erromesaldiaren geraleku da Bermeo egunotan. Navega el Camino (edo Sail the way) izenekoaren bosgarren zeharkaldiaren geldialdi da udalerria, atzotik hasita eta bihar arte. Bermeo Tuna WorldCapital (BTWC) eta Itsasgarapen elkartearen lankidetzari esker, itsas hiribildua “amarraleku garrantzitsua izango da parte hartzen duten on-tzientzat, baina gastronomia- eta kultura-jarduera ugariren eszenatoki ere bihurtuko da, funtsezko helburu batekin: Bermeoko arrantza eta itsas tradizioa eta gastronomiaren kalitatea erakustea”.

Bermeo Tuna World Capitaletik adierazi dutenez, ekimenaren geldialdiak agenda berezitua izango du, parte hartzen dutenei Bermeoko ezagutzeko aukera emanez. “Diseinatutako jarduera agendaren artean Bermeo Tuna Pintxo Tour nabarmentzen da, arrantzaleen kofradiak herriko neskatilen eskutik gidatutako ibilbidea eta Alde Zaharrean zehar egindako bisita geologikoa”. Gainera, ekitaldiak “euskal gastronomiako altxorretako bat, iparraldeko hegaluzea, balioan jartzen ere lagunduko du: HAZIren eskutik, Hondarribia eta Bermeo arteko etapan parte hartzen dutenek beren sukaldaritza-trebetasunak erakusteko eta arran-tzaleen tradizioaren jarduera gastronomikoa gogora ekartzeko aukera izango dute hegaluze-sukaldaritza itsasontzian lehiaketan”.

Bestalde, BTWC, Itsasgarapen Elkartea eta NorthMarinas taldeek “plaza bikoitza zozkatuko dute abuztuaren 16an, igandea, Bermeo eta Getxo arteko etapa itsasontzian betetzeko. Sari hau eskuratzeko, Bermeo Tuna World Capitaleko Facebook orrialdearen bidez” parte hartu behar dela azaldu dute.