lezama - Azkenean heldu da ordua. Udaldi osoa beste herrietako jaiak ospatzen igaro ostean ailegatu da Andra Mari jaien ordua lezamarrentzako. Urterolez, irailaren hasieran, herriko kaleak giro aparta eta ekintza desberdinak josita egongo dira martitzenera arte, hau da, irailaren 10era arte. Nahiz eta ofizialki jaiak txupinazoaren jaurtiketarekin hasi, biztanleriak aurretik egon zen aktibatua, izan ere, telesai eta filmen inguruko gaia izan zuen mozorro lehiaketa eta desfileak gidatu zituen lezamarrak udaletxeko plazara arte. Bertan, Kurutze Dantza Taldeko kide gazteek jaiei ongi etorria emateko pregoia irakurri zuten, Jai Batzorde eta Udalari eskertuaz 40 urtetan zehar egindako lan garratzitsuari menaldi eta errekonozimendu bat egiteagatik. Ondoren, jendea herriko taberna eta txosna desberdinetan bildu zen gaueko kontzertu euskaldunetaz gozatu aurretik. Atzo, bost emanaldik osatu zuten Lezamako Andra Mari jaietako oholtzako maratoia; Domezain, Hakima Flissi, Kartzarot, Mamagigis eta Garilak 26.

Gaurkoan goizetik izango dira ekintzak. 11:00etan, zazpi eta hamalau urte bitarteko txirrindulariak Txiki Infernua 2019 lasterketan parte hartuko dute eta, jarraian, herri bazkaria berotuko duen poteoa izango da herriko tabernetatik ibilbide bat eginez. Mahaiganekoa Kittu taldeak gidatutako kantaldia girotuko du eta, ostean, Ekidazu eta Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzek ekitaldua eskeiniko dute 20:00etan. Gauean programazio anitzeko une potenteenetako bizi ahal izanfo dute lezamarrek. 23:00tatik aurrera, herritarrek zein bertaratutakoek kontzertu ugariz disfrutatzeko aukera izango dute. Oxabi, Huntza eta Sound System taldeak izano dira gaueko protagonistak. Euren doinu alaiek bertaratutakoak dantzan jar-tzea egingo dute.

Ekitaldi guzti hauek kontua izanda, oso aitzaki egokia daukate Bizkaiako gainerako herrietako biztanleek trena hartu eta Lezamako jaietara joateko gaurko egun zein gaua igarotzeko.